Ezkia
Wilhelm Muller
(XIXgn. mendea)
euskaratzailea:
Mayi Pelot
Iturri ondoan, atearen aurrean
baten ezki bat.
Haren itzalpean.
hainbeste amets goxo
dut egin.
Haren azalean
hainbeste maitasun hitz
dut grabatu
Bai zorionean bai griñetan
zerbaitek harenganatzen nau beti.
Gaur ese bidez bide
gauaren gauean zehar
aurrera ibili behar dut.
Hangatik ilunean
begiak jadanik
hetsi ditut.
Eta haren adarrek
neri deitzeko bezala
firfiratzen didate
«Hator hunara lagun,
sosegua hemen
atxeman dezakek.»
Haize hotzak aurpegira
ufaka
Txapela burutik
airaka
Ni ez naiz itzultzen.
Orai legu askotara
toki hartarik mundu eta
beti firfiran aditzen dut:
«Atsedena hor atxeman hezake».
SCHUBERT'ek Lied hau musikatu zuen
|