L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Maiatz aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Maiatz 9 (1985-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Denbora bera nigarka ari zen

 

J- Louis Caussade

 

Lehen texto hauek eskaintzen ditut
JOSEBAri eta haren bidez Euskal Herriko
eta Munduko preso politiko guzieri...

 

Ile xut, beltzaran, begi barne dirdir edo ilun: Nahi duk baso bat

Gomitatzen nau bere goibeltasunaren besarkatzerat, bere bakartasunaren erresuminduraren

eraungitzerat; Denbora bera nigarka ari zen eta hezurreraino uranpatua zagon, bere gelako

ate aintzinean, bere zolan zilo handi batzu baziren eta denak iduriz beltzak lano batetako

kedarrez batea; Gose nintzen zerbaitetaz, burua bera nahasia bezala eta gogoetak ez zuzen;

Nere asmakizunak bazoatzin, alditzar bortitz batzuetarat; «Nere gogo tortura geldi zazue,

otoi!»

Nere gorputz osoak lardazki izigarri bat egin zuen eta ekaitzaren erditik ximixta zorrotz baten

pare atsegabe zorrotz batek ziragandu ninduen...

Jautzian iratzartu nintzen, ganbera ezautgarri gabeko batetan, ohea desegina eta gorputza

buluzia, izerditan, harrespil bat bezain pizua; Amets gaixto bat ote zen, ala hori da bizia

Leihoen artetik iguzki zirta batek emen zidan erantzuna...

Gau guzietarik, argia aterarazten ahal dela; herstura guzietarik baketze bat...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.