Hobe... suntsitzea
J-Louis Caussade
Nere amodioa galdu zaitut, alta maite zintudan;
nere begiek sortu dituzten nigar kardingek, aurpegi matelak
irrikatu eta bihotza ziragandu dizkidaze
hilabete bat badea, urte bat, ala mende bat ez dugula elgar ikusi;
Amodiozko gutun samur haiek ez dizkidazu gehiago idazten;
Telefonan zure boza galdu da;
Denbora batez, nere jazargoek, gau osoak, iratzarririk atxiki ninduten;
ezin asmatua, ezin egina iduritzen zitzaidan zu gehiago ez ikustea, ez hunkitzea;
Hosto eihartuen azpian ehortzi nuen nere gorputza eta usteldu zen;
nere biziak, zure ixiltasunaren eta hutsaren zauri odolestatua zaukan;
Nere itxaropena eta amodio osoa zutan murgildu zen, ez zenuen kasu eman;
Bizkitartean, bakardade bortxatu hau bizitzen dut, zure gutiziaren errearen erdian
Eze ez zara nerea, libro zara, nahi duzunaren maitatzeko libro,
nere sofriarazteko libro, antsi izaiteko eta hiltzeko libro;
Hiru aste hauetan nere gogoa, etengabe zurekin da;
Bainan barka nezazu, ez zaitut larderiatu nahi;
Ixilduko naiz, goaitatuko dut samurki, igurikatuko, beharbada ahantzi nahiz,
bainan ez zintzaket ahanzi; Hobe litzaidake suntsitzea.
|