Negua kantuz
J-Louis Caussade
Negu minean, lanoak zaizkigu elurrez dohakin,
kristalak ilargi betean dirdir;
Egunaz berriz, iguzkirat zuhaitzak iduri erregin;
Zelaiak bere dabantal xuria jauntzi du
xori hatz batzu lerroka galtzen dira zuhaitz baten oinetan
etxe ondoan haur batek bildu ditu, elur pilotak, biharko
gudukaren itxaropenean,
auzoko zakur beltzak, bere ileak zuritu ditu elurrarekin
gozatu ondoan,
eskalea eskordiz jana, elurtu zen betiko gauean,
biziak bertze laster bat asmatu du, denboraren purrustadean,
negua kantuz ari da, elur lumak dantzan ari direnean,
elurrak, gizartearen bulbura, elbarri du, negu minean.
|