Begi gorria
Mayi Pelot
Bat, bi, xuri beltz
behi eta bele
bahean bihia ote?
Basolo bihi bai.
Baserri beltzean
basusak bilduz
ibiltzen nauzu
ni Begi Gorria
itsas bazterrean
bularrak enbatan
nabilena
Etxola beltzean
basagaitzak babestuz
bizi nauzu
ni Begi Gorria
Bat, bi, bilbe berdean
Behin'aren edo
Beti'ko
bihiak
Hemengo begiek
biraua botatzen dautate
arratsetan txistuka
burdinaren oihartzun hotza
urpeko baia bizia
apo begi gorri
baitut laguna
bi ibai
belarraren bilbe berde hori
biribilka
basabiperrez ehaintzen ari
bizi bortitzari bai
ibai bi
erbiari bilo beltxarana
ebatsiz
bilbea biltzen ari
nere besoetako bilbean
bi ibai Berdea ta Beltza
betidanik
burrukan
behin batera bultzatzen ari
Nere bihotzeko bilbearen bitartez
betidanik
taupada bakotxean
bi ibai
batu batu
Zuen begietako bilbe beltzean
zueri so nauzue ni
Bi berinezko Ibaietako alaba
ni Begi gorria.
|