«Maiatz» Aldizkariaren bulego erabakitzalearen azken bilkuran, errebista hau presidatzen duen Itxaro BORDA minorian jarria izan da. Itxaro BORDA-k gure literaturazko loretxoaren omena bistu du erranez, «Basilika» bere azken obran, «Apezpikutegiaren boletin ofiziala bilakatzen zela Maiatz». Apez askok parte hartu arren «Maiatz» honen famaren altxatzean, gure ez ados izatea fermuki agertu nahi dugu xede horrekin eta irakurle jarraikieri, bereziki hegoaldekoeri, Itxaro BORDA-ren aipamen horrek ez duela ez bururik ez buztanik salatzen dugu.