Kozina
Ozpin saltsa
Mami Lolo
Janari ospetsu hau, gure arbasoek gogotik iresten zuten Isturitzeko harpeetan egiten zituzten bazkari animaletan. Ase hanturik etxerako bidea hinki-hanka aztoriaturik hartzen zuketen. Zuek ere, maiatzero maiteak, berdin, trebe baldin bazarete kozinan, ozpin saltsa prepara dezakezue.
Hona errezeta:
hiru pinta ozpin gorri
lau baratxuri
tipula erdi bat
baso bat txakoli
bost lur sagar
basilika belar eskutra bat
arroltze bat.
Elementu hauek xerra finetan mozten dituzue, eta kaasolan irakiten eman oligora botatzen. Sua berotzera utzi ondoan, punpulaka ari delarik, masa horri baso bat txakoli aurdiki behar diozue urrunetik, ozpin saltsa zarta ditekelakoan. Ez da gehiago nekatzerik. Bi egunez sutean abandona zazue ozpin saltsa, mittona dadin, hirugarren goiz nabarrean fresko zerbitzatzeko zuen lagunei... Apetitu on!!!!
|