L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Maiatz aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Maiatz 10 (1985-abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Atzo zen

 

Bei Dao

(1949, Pekin)

 

oihanen beldurra ere gordez

zure besoaz arpegia erdi gorde zenuen,

emeki emeki begiak hetsi zenituen

atzo zen...

 

zure duda bulta ere tindatuz

masusekin hedoiak gauez tindatu zenituen,

buruz bai erran zenuen, iri galgarri;

atzo zen...

 

gure bi bihotzen artean altxatzeko

itzal beltzean mitxari su eman zenion

zure espain xuriak ausiki zenituen

atzo zen...

 

paperezko untzi abandonatuak errekan

gure lehen promesak zeramazkin

gogorki desbideratu zinen;

atzo zen.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.