| 
 
 
Urmael zerutiar
 
 
 
Zhou Liangpei
 
(Pekin)
 
 
 
amodiozko deklarazio,
 
sumendi zartatze,
 
lasaitasun desesperatua
 
zerua eta lurra skarazi duen burrunbaren ondotik;
 
desesperatzea ez da etsitzea,
 
emozio sakonak biltzen diren esmeraldaz hantu urmaela.
 
 
 
bere uhargitasuna agertuz
 
sakona hain sakona
 
esmeraldaz hantu urmaela
 
kristal uhargia.
 
 
 
zorakeriz sugarrez zartatzeak
 
emozio sakona eta lasaia baizik ez dit utzi.
 
 
 
 
 
uhargitasun, ikusten zaituen soaren argiak
 
bibotzaren uhargia zilatzen du.
 
maite ote duzu, maite ote duzu?
 
lasaitasun hau, ixiltasun hau nola jasan?
 
 
 
zergatik dire nere begiak bustiak?
 
urmael zerutiar, zure bihotzaren lasaitasunarekin
 
nola zainduko dut nere lasaitasuna?
 
 
 
              
             |