L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Maiatz aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Maiatz 10 (1985-abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

—Xinatar ipuin—

 

Zuhur bilakatu burregoa

 

Marcel Etchehandy

 

Inperadore-Zuzenak Burrego-Lehenari galdatzen dio: «Zenbat buru motz dezazkek safre ukaldi bakar?» Harek errepostu: «Hiru». Inperadore-Zuzenak Burrego-Bigarrenari galde bera egiten dio. Harek errepostu: «Lau». Burrego-Hirugarrenaren errepostua: «Mila». Inperadore-Zuzenak: «Hea, ikusteko». Eta mila presuner lerrokarazten ditu belauniko. Burrego-Hirugarrenak safrea huxtuz igortzen du airez aire itzulian, eta lau buru baizik ez mozten. Inperadore-Zuzenak: «Haizen bezalako gezurtia, orroitzeko zigorra emanen daiat». Burrego-Hirugarrenak apalik agurtzen du bere nausia, eta erran-zahar hau ahozkatzen: «Safrea eskuetan dukalarik, balentria egizak heure indarraz, gezurra bada ere, eta ahoxabalek sinetsiko haute». Inperadore-Zuzena orroitu zen mila presuner lerroan belaunikaraztea manatu zuela, eta Burrego-Hirugarrena bere gorteko Zuhurren mailarat altxatu zuen.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.