Xinatar ipuin
Gizon hiltzaile urrikitua
Marcel Etchehandy
Egun zirrintan gizon bat burregoaren etxera doa, eta atean jorik, galdatzen dio lepoa motz dezon bereala, krima ikaragarriak egin dituelakotz. Lo zagon burregoak esker txarra egiten dio, zergatik iratzartu duen hoin goizik, lepoa mozten diela, bai, hertzainek arrastatu gaixtakineri, bainan ez argia gabe ohetik ateratzera heldu zaionari. Gizon goiztiarrari galdatzen dio: «Zer krima egin duk ba?» Besteak errepostu: eginaren eginaz ahantziak dituela». «Holetan, burua lepoaren muturrean utziko daiat, delako krimak, hain segur, ametsak baitituk, hire gogoan hatzik ere utzi ez dutenaz geroz».
Badoa gizona, berea gogoan. Biharamun goiz oskorrian heldu da berriz, eta burregoa haikarazirik, bere zakutik hamar bat buru burrustan husten du ate aintzinera: «Horra gau huntako ene lana. Ametsak direa horiek?» «Ez, alafe, bainan ez daiat leporik moztuko hiriko hertzainek arrastatzen ez hauteno. Hail! erakuts hire balentria heieri. Otoiztuko ditut ene gana lagunt haitzaten». Gizonak: «Ez da holakorik izanen, buru hauk hertzainenak baitira».
|