L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Maiatz aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Maiatz 10 (1985-abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

—Xinatar ipuin—

 

Arrabots egilea

 

Marcel Etchehandy

 

Musikaria zinbala jo ta jo ari da, eta haurrak metaka heldu zaizkio ingurura. Haurrentzat arrabotsa, zer goxoa! Han zabilan Zuhur bat gelditzen da, musikariari eta haurreri so, gogoetatua: jendeak zergatik maite du arrabotsa? Zuhurrak galde hori egiten dio zinbala jotzetik gelditu musikariari. Hunek paper bat emaiten dio, Zuhurrak hartan irakurtzen baitu: «Zure eleak ez ditut entzuten, arrabotsa eginaren eginaz elkortua bainaiz. Ixiltasuna ene erresuma da». Zuhurrak bere buruarekin: «Egia ez diat sekulan ezagutuko, jendeak arrabotsa zergatik maite duen sekulan ez diat jakinen, hura gehienik maite duena elkortzen denaz geroz».

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.