L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Maiatz aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Maiatz 10 (1985-abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

—Xinatar ipuin—

 

Jeloskorraren zigorra

 

Marcel Etchehandy

 

Mendi zokoan emazte batek bi haur, biritxiak, ukan zituen. Gauza haundirik ez baitaki, izitzen da: oihanerat egurketa joana duen bere senar jeloskorrak ez ote du makil ukaldika umatuko? Emazte gaixoak bere baitan egiten du: «Xehatuko nau, usteko baitu beste gizon batekin ibili naizela, bi haur ukan ditudanaz geroz». Haurretarik bat oihanera derama, eta han bere gisa uzten. Emazte xahar batek haur utzia biltzen du eta altxatzen.

        Bi haurrak tarrotu ziren. Egun batez senar jeloskorrak bi putikoak egur biltzen ikusten ditu, bat bestea ganik ez hain urrun. Bere baitan egiten du: «Nik begiak samur ditiat, ala zer? Batek semea ezker ikusten diak, eta besteak eskuin». Gogoetak eginik, erabakitzen du semea erdian duela. Badoa. Badoa. Badoa. Orduz geroz bere haurraren ondotik dabil, eta ez du sekulan aurkitzen. Hori gizon jeloskorraren zigorra.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.