|  
              
               
 
 
Seme baten otoitza
 
 
 
Jean Louis Davant
 
 
 
Zutik mintzo nitzaizu, boneta buruan
 
Beldur ez lotsa barik, errespetu haundiz
 
Aitaso judua lez, fermu liburuan
 
Zure haurra naizela ez ahantzi nahiz.
 
 
 
Biziaren ordari zenbat eman dizut
 
Apez eta serora, saindu, apezpiku
 
Zure zerbitzuko denek utzi naute
 
Hemen nago bakarrik, herrian arlote.
 
 
 
Zure amore gatik onartu dut oro
 
Nagusien azpiko egonez umila.
 
Arbasoen kemena laster duket bila
 
Ondorea galdurik, ezin dut haboro.
 
 
 
Zure seme naizenaz, ez nuzu nor nahi
 
Lur hau da sakratua besteak bezainbat
 
Herri orok bezala hartze du musu bat
 
Erresumen artetik ezin naute bahi.
 
 
 
Asko zor dizudala ez dut ukatuko
 
Gauza bakar bat dizut arren eskatuko
 
Populu bat naizela herri hunen jabe
 
Zure mutilen ganik entzun nahi nuke.
 
 
 
              
              |