|  
              
               
 
 
Urzoa
 
 
 
Jean Louis Davant
 
 
 
Urdinaren ametsa, hotzez beztitua
 
Gora dakar iparrak, ezin aurkitua.
 
 
 
Ametsaren urdina, opari egina
 
Hegoak ixurtzen du eskuen adina.
 
 
 
Sareratu nahi dut, igeri balaki,
 
Jabetzeko dizkiot hegalak ebaki.
 
 
 
Urdinaren ametsa zeruan dabila,
 
Ametsaren urdina lurrean da hila.
 
 
 
Urzapala dabila nonbait berraturik
 
Bere laguna baitu berrian galdurik.
 
 
 
Urdina zilaturik, amets bat gutiago
 
Askatasuna hil dut eta triste nago.
 
 
 
              
              |