Xinatar ipuin
Oiloa nork iratzartzen zuen
Marcel Etchehandy
Oilarrak laborarla ez du iratzartu. Laborariak oilarrari bereak erraiten dizkio. Oilarrak errepostu: «Ene oiloa jan dautak-eta». Laboraria bere bizarrari tira ta tira: ez du konprenitzen. Oilarrak: «Ene oiloak iratzartzen nindian». Laboraria bere bizarrari tira ahala tira: «Bainan nork iratzartzen zaukan oiloa?» Oilarrak: «Ez zakoat sekulan galdegin». Laborariak bere bizarra errotik ateraz: «To, ehaiz biziki kuriosa, hi». Oilarrak: «Eta hi biziki kuriosa izan ote haiz? Galdegin ote dautak nork iratzartzen ninduen? Hik bezala egiten nian, eta orai, ene oiloa hil eta jan dukanetik, hire galdearen erreposturik ez diaguk ukanen».
|