|  
              
               
 
 
La citta cremata
 
 
 
Itxaro Borda
 
 
 
                        (zergatik ez xabier elorriagari...)
 
 
 
nola saldu zenuten maradona napoleskoei?
 
bartzako gorri-urdinak sailkapenean behera
 
doaz, eta baloia mediteraneoko urez hanturik
 
txoria bailitza, airean iheska dabil airean
 
 
 
nou campeko futbol zelaian luis llachek
 
partida arras zaila bi tantoz irabazi zuen
 
bakarrik pianoaren hasperenekin deiadarka
 
ehun mila personeri t'estimo ooo erranez
 
 
 
geroxeago bartzelonako barrio txinon lehen
 
tiroak entzun ziren, anarkistek hiria erre
 
zuten, oldar zaharren hildo madarikatuan
 
ribasek victoria hitza erein zuen kolorez
 
 
 
itsasoak aldiz baretasun eztiaz jendeen arpegi
 
lehortuak uholde ezin sinetsizkoan ferekatu
 
zituen, neskatxak negarrez hasi ziren negarrez
 
mutilek tarradellasen memoria blasfematzen zutela
 
 
 
xurxuriak haize epelak plega arazi zituen eta
 
luis llachek t'estimo abestu zuen haizeari,
 
ibaiari, mendiari, catalunyari t'estimo oooooo...
 
 
 
1985eko uztailan
 
 
 
              
              |