L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Mazantini aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Mazantini-3 (1992) —Hurrengo artikulua




 

 

Luma airosen markak

 

 

Noiz

 

Sappho

 

Ederra eder bakarrik behatzen zaionean

 

 

Zein

 

Boileau

 

Ergel batek beti aurkitzen du bera miresten duen ergelago bat

 

 

Zer

 

Yeats

 

Ez dute poesia maitatzen; bertzerik da maitatzen dutena; baina atsegin zaie poesia maitatzen dutela sinestea.

 

 

Non

 

Nabarrako Henri IIIak

Corisande ederrari

 

Mes amours, ithoteca mandaçen derauçut etsaia deseguin dudada Contrasen. Hartu deraucoguçu heuragui enseigna, drapo eta gunfanoin. Eramanen derauzquiçut bihar. Ceta ederrak dituçu eta hun duqueçu çurequilan eçatea heien gainean.

 

 

Soseguan egoiteko

 

Axular

 

Ezta compli, ezta on, gauza guzien iaquitea, iqhustea, eta ez entzutea: iragan bedi ainhitz gauza guk iaquin gaberik: eztaquienak eztu damurik hartzen

 

 

Neurriak

 

La Bruyère

 

Emakumeak neurkaitzak dira: beti ere, gizonak baino hobeak edo txarragoak.

 

 

Zergatik

 

J. Amado

 

Eta zergatik ez zinen han gelditu zuhauren ideien alde borrokatzen? —Ez naiz hiltzen ahal: badakit Brazilen historia nehork baino hobeki.

 

 

Sobera

 

B. Russell

 

Zinemako aktore famatuaren emazteak krudelkeriagatik dibortzioa eskatu zuelarik, krudelkeria horren frogetarik bat zen senarra maiz etxeratzen zela Kant-i buruz mintzatzen ziren adiskideekin.

 

 

Ikaratzekoa

 

J.A. Primo de Rivera

 

Errepublika, arma frigorifiko hori...

 

 

Zelako ezteiak...

 

A. Agirre

 

Buru txarreneko euskaldunok gara, hain zuzen ere, herriaren atxikimendua dugunok.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.