Oteiza
"ITZIAR elegía y otros poemas" liburuaren bi zati
euskaratzailea: E. Gil Bera
urez bete gizon hori igerika beti
zertako baldinba gizona
gizonaren asmamen argia
ilunetik jalgi Barojaren eskua
marmolezko mamutsa bezain zuri bere kopeta hotzean
ardozko zulo bultzailuzko akordioi
iragaiten dira ordu ilunak isilik arratsaldetik eroriz mantso
norbait nor dakia epaileak
zeruan ointustu ari balira bezala
eskuaz besarkatzen dut ene gorputza
norbaitek ebatsi behar banindu haurtzaroan
orduan bada legar bada basamortu pasiloan
argizko hilbi bat sartzen da ate azpitik
zein mehar dut amesten eguna
lorategiko zipresaren oinean Itziarekin
bi zurezko gurutze elkartuak
Ihes natzaie hiri eriei oroitzapenak oinazpitzen ditut
bakarrik eta Erromaren Huts sakratu hau
gorderik bizi dirauena
neurrigabeko Arroltze erdi flotatzen geldi isilik
harrobi hutsa Coliseum haren harresi gorak kanpotik leihozko arkuak
ihizi horobila zootropo urrisoro argizko aldamioak
bekoki hurbilez asetu itzalezko osin barrena
ez dazagudana baina birdazagut denenean
nahastekatzen dela enea orduan nahi dut bizi senti
hautsi argia apaldu harmailek eritu haren argia
denbora birbikundua dolu eta deus ez
gertatu orok dirau hemen gelditzen zulo golgota
desitzeztatu harria erromatar zuloa flaviar anfiteatro
kanporatu eta dakusat
arkitektura faszista eta vaticanoa
animaleko estatuak mehatxatzen dutenak
balantzaka teilatuetan iganak
hegatz garai eta balkoietan
batek igerizko bultza azkenez hats dagi eta denak gelditzen dira
igerikari eragozten da mugagabeko borobiltasun sakratuan barrena
Aldia laxaturik Aldetik
deror lurrera heldu gabe
ber denbora eta bere adin gordea
da lantzen dudan enea haren hertsidura mantsoan babesten nau estatuak
ohatz ondoan koliseo bat
ene ontzilore hutsa
|