L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1959 I (1959-urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Baratz bikaiña

 

Sardui-Enbeita'tar Deunoro

 

Lore itxusirik ez dau eusko-baratzak,

Danak ditu ederrak, guztiak aratzak.

Ai, ni ba'nintz erlea! Krabelin joririk

Nun billatu? Ez bai da, iñun be, obarik.

 

Zorapenezko ikusmen! Txoriak txioka,

Ipar emea jostari lorakaz zibuka,

Egun-izarrak bigun, mosu ta laztanka

Ainbat edertasunek sor eta lor nauka!

 

Noian, bada, ikus-min, oin-sor, loraz lora.

Kanta ozena danak dakarste gogora...

Bat yat, baiña, txit eder. Loraren bikaiña!

Pipil zuri bai zara, beste iñor ez aiña!

 

Adi naukazu, aurrez, begi biak zuri

Ederraren goi-maillan nai zaitut ikusi.

Ez naz bekaitz-zimikoz, ezta be negarti.

Oroen gaiñez betor, zorunez, OLERTI

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.