Ba'zeneki...
Erkiaga, Eusebio
Ba'zeneki zuk buru-eiaran
nik ditudan gogoetak!
Alez beteak, ler agiñean,
nire ametsezko lekak.
Begi oietan zure irudia
iñoiz zitzaidan dantzatu,
eta arrezkero, kilikaria,
ementxe zaida geratu.
Alper-alperrik aldatu oi dut
uri, kale eta aizea
zugan zenduan usai gozo ark
galerazten dit kordea.
Ba'zeneki zuk arrats aretan
egin zenidan zauria,
izango nuke zure aldetik
opa nukean saria.
Bai sari eder osagarria
amets au egia ba'litz...!
Baiñan nire ta zure artean
eragozpenak dira agitz.
|