Dueñas'ko kanpai jotzaillea
Ondarzubi
Dilin dalan
zati bitan,
dindilin dan
bi t'erditan;
dingilin dangalan dingilin dan,
besoak luzean ten-tenetan,
kanpai jolea ala otoitzean
egun osoan kanpai-otsean.
Oraintxe makur, laster oraka,
otoi la agur Jaunai eskeinka,
apal ta samur praillek otoika,
euri nai edur erruki eskeka.
Dilin dalan
zati bitan, dindilin dan
bi t'erditan,
erti ta otoi maite miñetan
Dueñas'ko elizan gau ta egunetan.
Danen aurrean, eleiz-erdian,
goitik beraiño soka luzea
bere ondoan, adi adian.
lerden, kezketan. kanpai jolea.
Dilin dalan
zati bitan,
dindilin dan
bi t'erditan...
praille guztiak Jaunan garretan
kanpai otsaren dundi leunetan.
Sokatik tengadan belauniko,
olaxe da leenen asiko,
ta bat-batetan zuzen jaikiko...
zerura doala irudiko.
Dilin dalan
zati bitan,
dindilin dan
bi t'erditan.
Praille guztiak doaz lanetan.
Kanpaien otsak otoika aizetan.
Dueñas'ko elizan. zeru-miñetan,
kanpai jolea gau ta egunetan.
|