L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1959 I (1959-urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Jator-eredu bi

 

Gurbindo

 

Xilbin da mutiko bat, jator-jatorrenik;

ahura bai den atzarraz sei urte gaberik.

        aunitz ditu xoratruk,

        auzoko yenderik.

 

        «Antsonia» baserrian jaio ta aziturik,

mundutik da gotortu aski bazterturik.

        Errirat ez da jausten

        noizean bein baizik.

 

        Noizereko jitea gertatzen delarik,

tilin dio «kale» -ak aintoz xostailurik;

        aurrenganat doazkio

        begiak itsurik.

 

        Egu jai aundi beita, errira da jinik;

ara Xilbin, alaitsu, pozak arraiturik...

        an da kidekuekin

        karamelaturik!

 

        Umeak ere arekin bai agertzen pozik...

emater datozela jaun batzuek sarik,

        baldin euskerarekin

        jokatzen egokik.

 

        Untan ume da Xilbin larriz gaillurtutik,

ain Nazte izanik ere, untsa da maillarik.

        Ara nola zaioten

        begira arriturik.

 

        Alki batean zeuden biok exeririk.

amona ta Xilbinto, zorabiaturik;

        adaxa zun billobak

        lixean moxturik.

 

        Azterle ta aztergaiak, saioan asirik,

aurrera badabiltza, antsiak erazirik;

        xumeenak izanak

        abiatu lehenik.

 

        Xilbin'ek aritu du sailan nabarmenik,

leiarin... ez ainbeste nola zen sanorik,

        mami ta ganorean

        ezer ez utzirik.

 

        Erasi bat sortu da saloian berorik,

Xilbin'ek bere aria bukatu dularik:

        Ahoa genun orok

        omenez beterik.

 

        Billobak galdeeri ain txairo jaulkirik,

amonak ezin «zertu» zer zuen barrurik;

        aurraren kausituaz

        bai zen erasanik.

 

        Solasean mutikoak zer zuken aurrenik...

buruan zun argia? lerroan erranik?         

        euskera arren gozoan

        ain treba agerturik?

 

        Amonak, hura azkendu, eldu zun eskutik,

mutikoa bildu nahiz altzorat esturik;

        zeukion besartea,

        a zen jastakorik!

 

        Amonarekin Xilbin bizi zen aurdanik,

gaizoa amatxo gabe gelditu zen goizik;

        amañi gozo arekin

        azten zen kotorrik.

 

        Aurkitu zirenean «Antsonia»n, ama ilik,

ez zen izan amona ezeren lotsarik;

        aziera gain artzen

        eman zen gogotik.

 

        Euskeraz irakasten zion artatsurik,

oldez bai eta moldez zaratxikolarik,

        nolako su ta karrez,

        berton iragarrik.

 

        Egunte oroigarria azkendu t'osorik,

ele bana esan nien agitz samurturik,

ikaragin mintzoa jali biotzetik:

        «Misioi» —on behar degu

        euskaldun otarik.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.