Sargo-ate'ko iturriari
Larreategi'tar Luken
Arpegiz, gaur, Sargo-Ate'ko iturria,
ago, eskeñi diñan ura bezin garbia.
Jantziz, berriz, txukun; eta baita ere
ire edertasuna apaintzen lau Maiatzeko Lore
Maiatzeko loreak, bai, neskatx biurturik!
iregana etorri diranak, kalea utzirik,
inguru auetako usai gozoa, artu nairik.
Be-aldean ezpait-zegon, emengo arnaskairik.
Ai...! zein ederra dan mendi-aizea!
astean, nere arnaskaia den... kea.
Bekaitzen aut, egitan, iturri maitea;
bekaitzen diñat, ezti-gai dabillen erlea;
ta ez gutxiago, zelaian, jostari dagon arkumea...
Baiño zein gauza ederra dan, i, osasunez ikustea!
Bada, aizpa bat balen KALAMUA barrenean,
zauritua egon zana ainbat egunean...
gaztetxoa zala; baiño sendatu ondorean,
zoriontsu bizi dana; bere sort-etxean!
Bi mendizale jator ziran oroimenez,
sortuak zerate amaika izardi-nekez.
Eta zuen sortzaillea den oso ezaguna
«MORKAIKO» Mendizale Bazkuna!
Gaurkoz, azken agurra, nik iri;
baiñan ez bildur izan; ikusiko naun sarri.
Nere begikoa aiz, bada, Sargo-Ate'ko iturmendi.
Biar, ke-artera doan onekin, errukitu adi!
|