L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1959 I (1959-urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Maria'ri otoitz

 

Muxika'tar Luis

 

Maiatzaren ordu irridun,

pake geldi, ta ixil-giro

lasaiez kutunki kutsutua...

Dena irripar jario...!

 

Intziri me-ausi batek eten

du xoilki nere ixilla,

ta biotza otoitz aul, eztiaz

zait asi orain ixurika...!

 

Maria dut baiki atsegiña,

Bera otoitz-iturria.

Etzanik nago legun Beregan,

barne ta naizen guztia...!

 

Miñez negon! Naigabe ituna

zitzaidan urtu orduan,

motel-motelki, alako negar

muxin ixil ta bustian...!

 

Baiña, Maria'k irri legunez

bere poz garbi, eztia

legunki ere ustu ziran

biotz-muiñ erdira mia...!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.