L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1959 I (1959-urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Illun-abarrean

 

Musika'tar Luis

 

Arrats zarrak arnas geldia du,

ausi ta nekatua.

Eguzki ia-eroriak, argi

ori, motel, igartua...

 

Naigabe astun bat barnean

busti ta tristuratia...

egun makurtuaren

eriotz ixil ta ezin-ettia...!

 

Mendian azken printzak zintzilik,

ori-gorrixka nasian...

Gabaren loaz itzali dira

argiak arratsaldian...!

 

Au illunabar-giro bare,

lasai, geldi ta biguna...!

Gau-ixillak laztan zabala damait

guztia dago etzana...!!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.