Goi-siñistea
Manterola'tar G.
Narraz, allunpean,
gizon-adimena
Egi egarriaz
joranez dabil.
«Egia zu zara?»
izaki daneri
itaun eta itaun...
baiña, oro ixil...
Lurbira zabala
aztertu ondoren,
leiatsu, baita be
itxas barrena,
egarri geiagoz,
gora zuzentzen da
aztertzeko asmoz
ortze gurena.
Lauso artean lez,
nozbait izpien bat
idoro; alan be
ez dau asetzen;
adimen-illunak
guztiz uxatzeko
aiña argi iñon
ez dan aurkitzen.
Ekiñaren puruz
guztiz nekatuta,
zerbait argitasun
ikusten ba'dau;
argi onen bidez
auxe dakus argi:
«Ezkutapen utsak
inguratzen naun.
Au bai dala lorra!
Au bai atsekabe!
Ikusi gura ta ezin ikusi...?
Gizon errukarri!
len lez illun eta
orain ez ezauna
edonon daurki!
Len uste ba'eban
zerbait ekiala,
oin ez dakiala
ezerbe dazau;
ta bere barrura,
at ez daurkiana
billatzeko asmoz,
begiratzen dau...
Antxe txoko baten
bitxi eder-eder,
zoragarriaren
diz-diza dakus,
erraiñu biziak
zuzentzen gautegun
bere Iturri dan
zoruntegiruntz.
Eta Argia dan
Aita Arpegitik
sortutako emaitz
bardingabea,
ezautzen dau
dala bere biotzean
aurkitu daun bitxi
zoragarria.
Argi onen bidez
oro dazau argi,
urraturik bere
adin-illuna,
ta bere biotza
pozez asetzen da
aurkitu daulako
goi-zoriona.
Zer zara Argi ori
nire goi-bizitzan?
Zein zure izena,
neu-ongillea?
Yaunaren Argi naz,
orontzat bearra,
ta nire izena
Goi-Siñistea.
|