|  
              
               
  
 
Abere-maitasuna 
 
  
 
Uribe'tar Kuiril 
 
  
 
Gure auntzak bein aume bi egin, 
 
aldiz emonik alea. 
 
Auntz txiki biak, bata zan arra, 
 
emea, barriz, bestea. 
 
Arra jan gendun, Pazko zala-ta, 
 
azteko itxirik emea. 
 
  
 
Eta auntz amen eroan gendun 
 
beren umeaz Oiz'era; 
 
baiña andik bere, illuntzerako. 
 
etorri yakun etxera, 
 
bere aumea, guk jan genduna. 
 
okoilluan ikertzera. 
 
  
 
Uste nok izan olakorikan 
 
auntzak egingo euskunik? 
 
Egun bi barru laster zan oar 
 
egi garratza jakiñik, 
 
etzala geigo mundu argitan 
 
aume emetxoa besterik. 
 
  
 
Eroan gendun errukarria 
 
len lez barriro mendira; 
 
eta ez yakun geiago itzuli, 
 
geuk ekar arte, etxera. 
 
Zenbat alditan gure irakasle 
 
Mendi-piztiak bai dira! 
 
  
 
              
              |