L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1959 I (1959-urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Edertia

 

Igotz

 

        Ertia. — Itzaren sorkun edo erroari gagokiozala, eder-mordo lez dogu ertia; erti = eder-ti; moltso, meta, ugaritasuna adi.erazten dau geienbat -ti (-di) atzizkiak.

        Ederra, batez be, izadian daurkigu. Norbaitek esan dau: «Ederra zer ete? Jainkoak izadi gaiñez zabaldu dauan itzala». Beraz, izadian edo begiz dakusguzan gauzetan eurrez, ibaika, dogu ederra; Jainkoak bai euskuzan, «milla edergarri ixuriz, bere edertasunez jantzi» ingurukoak oro. Eta Orixe'k: «Jainkoa, gauzetan da nolabait ispillutzen».

        Eta guk, adi-ezaguera dogun ezkero, jaso geinke eder ori; bai ta besteai jakinazo be. Onezaz gaiñera, munduko izakietan aurkitzen dogun eder orren antzekoa geuk be sortu geinke, geure barne-indarrak erabilli ta irabiatuz. Erti-lanak ez dira besterik. Ertilariak, naiz inguruko izakietatik artutako gaiak naiz bere asmamenean sortuak, alkar batu ta nortasun bereziz gatzatu oi ditu. Eder-aldian dagi au; obeto: goi-argiz nabaritzean. ederra sortzen. Naiz-ta ederra guztiok somatu, a jaso ta aren antzera sortzeko guztiok ez gara gai. Ederra irazan, sortu edo taiutzen dauanari eder-zale, ertilari deritxogu: bai ta antzelari be, bere antze, indar. artezi edo maiñaz ederra dagialako.

        Ertia, zelanbait esan, azalez naiz barruz begira geinke. Azalez edo kanpotik begiratuta, arau edo lege-pillo bat besterik ez dogu sarri, lan bat ondo egiteko zuzentzen gaituna, noski; onela, edozein ertik —margo-erti, ereserti, elerti— bere arau bereziak ditu. Barruz begiratu ezkero, ikasiz edo ekiñeango lanaren bitartez, edozer gauza nasai-nasai burutzeko, lortzen dan gaitasun edo antzea da.

        Nai batetik nai bestetik, gaiñetiko begi-zizta bat bota ezketiño, era bitako ertiak dazauguz: 1) Gorputzekoak, batez be soin-indarrez egiten diranak; adibidez: argintza, zurgintza; eta gogozkoak, batez be gogo-jardunez osotzen diranak: margoo-ertia, elertia; 2) onuratsuak, au da, bizitzako bear-izan bat beteteko osotu oi diranak, eta ederrak, ots, ederra ager-azo edo eder-lan bat burutu, beste Jo-mugarik ez daukienak.

 

        Erti bikaiñak: — Ederra, era askotara agerazi oi dogu: erti bikaiñak, ostera. sumagarrirn damoskue. Eta era sumaaarrien bitartez, eder-eredu maillaraiño eltzen gara.

        Eta ederra jaristeko biderik asko ditugun arren, bost erti aparteko dazauguz, gizaldiak zear, bikain edo eder izena merezi izan dabenak. Ona emen: Iraterti, Otaillerti. Margoerti, Ereserti ta Elerti. Azkeneko oni Olerti deritxogu geienez, auxe baita ederra egoki ta berezkoen agertzen dauana. Gaur, gaiñera, banaketa onetan sartzen dabez askok Dantza ta Zine be.

        Erti bikain guztiok jo-muga ta xede bat bera euki arren, gai ta bide bardiñak ez darabillez ederra ager-azteko. Emendik dator kio bakotxari bere bereza. Iraterti ta Otaillertiak gaia artzen dabe bere iru neurritan, zabal, luze, sakon; adibidez: Leire'ko elizpea ta Iratxe'ko lau Goizparkilariak. Margo-ertiak, margo, lerro ta ikuskaria darabilz; esate baterako, Zuloaga ta Zubiaurre laukiak. Eresertiak, doñu neurtu ta oskidetsuz egin daroa ederra; adibidez: Guridi'ren Amaya. Elertiak, azkenik, izkuntzaren bitartez; ots, Axular'en Gero, Txomin Agirre'ren Garoa, Lizardi'ren Biotz-begietan, Orixe'ren Euskaldunak, eta abar.

        Erti bikaiñen artean Elertia dogu erpiñenengo, enparau erti-sorkunen gaiak beronek bai daukoz esku-mende. Orrezaz gaiñera, itzaren bitartez, zer ez dagi? Or-emen iragitako oroigailluak xe-azaldu, giza-mukulu bitxiak taiutu, bizitz une ta ikuspegi egizko edo egi-antzekoak margoztu, doñu-ots eresitsuak sortu ta eresatal ozenak adierazo, irudi-argizko oian trinkoan galdu ta giza-barne ezkutura jatsi. Bai, Ele ederra dogu, ezpai bage, erti bikaiñetan buru ta lei iargi.

 

        Erti bikaiñen iturria ta elburua. — Izadia bera da erti bikaiñei asiera damotsena: an billatu bear, ba, euren erro ta sustraia, izaditik bai datoz eguzkitik izpia lez. Gizona adimenez eta oarmenez ornidua da-ta, sorkai ta beste zer guztien ederra neke barik artu ta jaso daroa, bai ta gauza bikain ondo eratu ta atsegingarriak ikustean, biotz-zauskada bero-samurrak barnean nabari be. Beste aldetik, naita-ezko lez yako barruan daukazan gogai ta eder-biozkadok, zelan edo alan, besteai agertu ta adi-eraztea. Beraz, izangai ta oiñarri biok doguz erti bikaiñen sortzaile, iturri emokor.

        Eta onein elburua? Ederra agertzea, besterik ez. Alan eta guzti be, giza-azken elburua, beti, gogotan erabilli bear. Eta bizitz onetako beste elburu guztiak lez, erti bikaiñena be azken-elburu orren buztarpean jarri bear. Esi bi ditu, beraz, ertiak: oitura, Jainko legea, ta gizarteagazko betebearrak. Jainkoa dogu aita ta Arek agindua egin bear nai ta ez. Bakarrik ez gara bizi, gizartean baiño, ta alkarren artean ar-emonak doguz. Ertilaria, batez be, gizartea janari onez azi ta bide artezez zuzentzeko jaioa da. Augaitik, ederra sortu ta zabaltzean, ezpei erabilli bere antzelanetan gai zantar, motz edo itxusirik: ezta lizunki edo era nabarmenean aurkeztu be. Ederra ta egia berez ditugu aratz, txukun. Ez daigun, iñoiz be, araztasun ori lorrindu. Gaiztakeri andia litzake.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.