L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1959 I (1959-urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Ertia

 

Gabriela Mistral

(1889-1957)

 

I. — Ederra

        Kanta bat, zer? Inguruko gauzak egin ziguten maitezko zauria.

        I, gizon zakarro, emakume-sabelak asaldarazi oi au bakarrik, andrazko aragi-pillak. Gu ordea, beti nasi, kezkati; munduko eder guztiak sastakatzen gaituk, gau izartuko maitasuna ere ire aragi-laztana baiño zorrotzago bait-zaigu.

        Kanta bat, zer? Lur gaiñeko ederrari damaiogun, jardespena. Eta ezin-eutsizko dardar-ikaraz eman oi diogu, ik bular billois aurrean bezelakoz noski.

        Eta Ederraren laztan au odolez itzultzeagatik, eta aren dei sarri-berrituari erantzun nairik, i baiño zigortuago gabiltzazak.

 

        II. — Abestia

        Ara, ibarrean, emakume bat kantari. Gainbera datorren itzalak estaltzen du; aren abestia, baiña, landa ta zelai gaiñez zut-erazten txairo.

        Zulatua du biotza, gaur atsaldean erreka ertzeko arri koxkorretan puskatu zaion ontzia bezela. Alare, kanta kantari ari da; abes-albaiñua zauri ezkututik igaro ezkero, zoliagotzen. Jardun bereziz odoletan busti oi du abotsa ere.

        Ixillera dira baztarretan, eguna iltzean, gaiñerako guztiak; oraintxe itzali da txoririk atzeratuenaren txorrotxio goxoa ere. Eta aren biotzak, eriotzarik gabe, aren biotzak oiñazez bizi, oiñazez sutan, ixillera diran otsak bere ao-otsean billerazten ditu osorik.

        Arrats-beran, ixilka, begiratzen dion senarrarentzat kantatzen ote du, ala bere kantuaren eztiz gozartu nai dun aurtxoarentzat? Ala, bear bada, bere biotzarentzat, iñularrean bakar dagoan aurtxoa bezin goibel a utzia?

        Gain-bera datorren gana, bidera irtetzen dion abesti onen bitartez amatzen da; izarrak gero ta geiago zabalduz dioaz, giza-samurtasunez: zeru izartua gizatzen da; Lurraren oiñazeaz konturatzen dala, dirudi.

        Argiakin ura bezela utsa dan abestiak, laua garbitzen du, bai ta gizonak alkarren artean gorrotatu ziran eguna ikusi ere. Kantuz ari dan emakumaren eztarritik eguna irten eta, guren ta garai, gorantza doa, izarretara.

 

        III. — Ametsa

        Jainkoak esan zidan: —Argontzi bat utzi dieut bakar-bakarrik, zeure gaurako. Besteak artega zebiltzan, eta joanak dituzu, maitasunakin eta atsegiñakin. Amets-argontzia utzi dizut eta zu aren dirdira otzanetara biziko zera.

        Ez dizu biotza kiskaliko, maitasunak arekin joan ziranei kiskaliko dien bezela, ezta etzaizu puskatuko eskuan, gaiñerakoei atsegin-ontzia bezelatsu. Pakea dakarken argia du.

        Giza-semeeri irakasten ari ba'zera, aren dizdizpean irakatsiko diezu, ta zure irakaspenak samurtasun ez-ezaguna izango du. Ardazketan ari bazera, artille edo lino eunketan, mataza aunditu egingo zaizu aren argi bizi-zabalez.

        Mintzoz ba'diarduzu, egun-argi zakarrekoak baiño biguiñago jetxiko dira zure itzak.

        Elikatuko duan olio zerorren biotzetik darioke, eta noizik-bein neke-miñetan eramango duzu, eztia edo olioa artzeko frutua biurtzean bezela. Ez ajolik!

        Aren argiak zure begietan dizdiz goxo, eta begi ardoz edo irritsez gorrituak daramazkitenak, au esango dute: — Zer gar darama onek, ez erre, ez kiskali egiten ez bait-du?

        Etzaitue maite izango, egotzia uste izanik; batzuk errukiz ere urbilduko zaizkizu. Baiña, egiaz, zu izango zera erruki-emaille, zuk zeure begiratuz, aien artean bizi izanik, aien bioiza pake-laiñotan goxo-eraziz.

        Argontzi onen argitara irakurriko dituzu gizakumeen barne-lerak egiñiko olerki sutatuak; eta oso sakon aurkituko dituzu erabat. Arrabiten musika entzungo duzu, ta aditzailleen arpegiak ba'dakuskizu, zuk obeki dakizula jasan eta gozartzen, beingoan oartuko zera. Apaiza. fede-uts, itz egitera doakizunean, Jainkozko bete biguin iraunkorra idoroko dizu begietan, eta esango: —Zuk beti daukazu zeurekin; ni, ostera, ez naiz erretzen Aren garretan, zentzu-galtze orduan ezik.

        Eta giza-ondamendi aundietan, gizonak beren argontziak dituten urre, edo emazte, edo maitale, edo olakoren bat galtzen dutenean, orduan bakarrik jakingo dute, noski, zu zerala aberats bakarra; esku-uts eta altzo-legor, zeure etxe erorian, betartea bait-daukakezu zeure argontzi orren dirdira biziz azkortuta. Eta lotsatu ere egingo dira zuri zoriona opa izanez!

 

        IV. — Ertilariaren Amar aginduak

        I. Ederra maite izango duzu, Jainkoak lurbira gain zabaldutako itzala baita.

        II. Jainko gabeko ertirik ez dago. Irazaillea maite ez ba'duzu ere, Aren antzera ertilanak sorturik baieztuko duzu.

        III. Ederra ez duzu emango zentzunentzat amuzki bezela, gogoarentzako janari berezko bezela baizik.

        IV. Ez bekizu iñoiz ere lizunkeri ta arrokerirako aitzaki, eta bai jainkozko jarduna.

        V. Ez duzu billatuko zeietan, ezta zure lana aietara eraman ere, Ederra aratz baita ta zei-azokaetan aurkitzen dana ezta Ua.

        VI. Biotzetik kantura igoko zaizu, ta zerori garbituko zaitu lenbizi.

        VII. Ederra, errukia ere ba-deritzake, eta giza-semeen biotzak poztuko ditu.

        VIII. Seme bezela ekarriko duzu zeure lana, milla eguneko odola bertan jarririk.

        IX. Ederra etzaizu izango opi lo-eraz1e, ekiñerako sutuko zaitun ardo gorri eragillea baizik; gizon edo emakume izatea uzten baldin ba'duzu, ertilari izatea ere utzia, naita-ez.

        X. Lotsakizun izango zaizu edozein sorpen, zuk uste izaneraiño iritxi etzalako.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.