L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1959 I (1959-urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Erkatuaren aberria

 

R. Tagore

 

Ama, begira, zein illun biurtu dan zerua! Ze ordu ete? Jolasez gogait eginda nago, ta zugana nator. Ez al dakizu zapatu dala, eskola gabeko eguna? Itxi lanari, ama; erdu, tira, jesarri zaitez neugaz leioan, eta konta egidazu ipuin bat. Esan, ama, nun zan, ni ez naz gogoratzen, nun egoan Tepantar'ko basamortua.

        Euriak goibel jarri dau arratsa, iparretik egoraiño. Zelan txatxamurtzen dauan zerua, atzazkal gorriz, oiñaztu amorratuak! Odeiak durundu dagienean, ama, atsegin yat biotz-aul sentitzea, ta ni bai goxoro zure ondoan geldi! Eta euria ekin eta ekin ordu luzez, nekaturik. banbu-orrietan ots bardintsu dabillenean, eta aizeak intziri-mintziri leioetan dardar, ni bai ezti-bitsetan, ama, zure etzanguan bakarrik, zuri Tepantar basamortuko ipuiña entzuten

        Esan, ama. nun dago? Zein itxasoko ondartzan, nungo mendiaren azpian, zein erregeren aginterrian aurkitzen da Tepantar basamortua? An ez da egongo —ziur naz—, emen lez, solo ta landak zarratzen dabezan lango esirik, ezta illun-abarrean nekazariak etxera itzultzean eta oianean bizi dan emakune egurgiñak bere egur-sorta zeira ekarteko egin daroan bide-zidor onein langorik be. Bedar oriztaz laukiak ondarrean, eta txori zar jakintsu biak abia daukien zugatz bakarra, besterik ez da egongo Tepantar basamortuan.

        Niri, ama, zoragarria iruditzen yat, gaur lakoxe egun laiñotsu batez, errege-seme gaztea bakarrik basamortu zear bere zaldi zidar arrean lau-oinka, iñok ikusi ez dauan itxasoz andiko gazteluan erraldoiak gorderik daukan errege-alaba billa. Esan, ama euriak bere zapiz zeru-azkena estaltzen dauanean, eta oiñaztuak eztenkada zorrotza iduri, saltu dagianean, errege-semea gogoratuko ete da erregek bertan-bera itxi dauan ama gaixoaz? Okullua giñarrez garbitzen diardu onek eta begiak zapiz legortzen... Eta bere semea, Tepantar basamortuan barna lau-oinka, oroituko ete ama gaixoaz?

        Ama, begira, oindiñok egunak dirau; baiña, gaua noiz jausiko. Ez dator iñor auzoko bide zear. Artzaintxoak itxiko zituan onezkero larre ta zelaiak, eta orain etxean dagoke. Soloetako gizonak be lanari itxi ta azpikietan etzan dira euren txaboletako itzalpean, odei itsusiei begira. Orain ama, ez egidazu ikastekorik esan: itxi nasai liburuak, rnai gaiñean. Neure aita lez andi nazanean, ikasi bear dan guztia ikasiko dot. Baiña gaur, gaur bakarrik, ama, esaidazu, ez naz, ba. gogoratzen. Tepantar'ko basamortua nun dagoan!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.