L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1959 I (1959-urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Maitagarrien lurraldea

 

R. Tagore

 

Iñok ba'leki nun dagoan nire erregearen jauregia, aidean urtuko litzake jauregi ori. Zidar zuri dira aren ormak, urre bizi aren gainkia. Nire erregiña, zazpi barrube daukazan egoitzean bizi da: ta zazpi aginterriak balio eben aiña ordaindu bear izan zan arek daroan bitxia. Baiña itxi, arren, ama, ta ixil-ixillik esango dautzut nun dagoan nire erregearen jauregia. Begira: an, albaaka ontzia nun? Antxe, etxe-gaiñeko bazter aretan dago.

        Errege-alaba lo datza, sekula iñok ez ibilli ez ikusi bako zazpi itxasoen azken-ondartzan lilluratua; Ezin dau iñok ludian, neronek ezik, idoro. Entzun: apainki dotorez estalita daukaz besoak, eta txirlarri-tantak belarrietan. Aren ule-mataza joria beeraiño eltzen yatzu. Nik neure makiltxo miresgarriz ikutzean, orduantxe itxartuko da; eta irribarre egitean, bitxiak jausiko yakoz ezpanetatik. Bañia itxi, arren, ama, ta ixilka esango dautzut: errege-alaba, an dago, albaaka ontzia aurkitzen dan etxe-gaiñeko bazter aretan.

        Bustialdirako ordua dala-ta, ibaira zoazanean, ama, zatoz ona gora, etxe gaiñera. Ni jarrita nagoke, begira, an orma bien itzalak alkartzen diran lekutxoan. Katemeari izten dautsat bakar-bakarrik an egoten, neugaz batera, katemeak bai daki nun bizi dan ipuiñeko bizargillea. Baiña, itxi egidazu, arren, ama, eta esango dautzut nun bizi dan ipuiñeko bizargillea: an bizi da, albaaka ontzia dagoan etxe-gaiñeko bazter aretan.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.