L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1959 II (1959-apirila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Norentzat olerkari?

 

Etxeberria'tar Juan Angel

 

        Nik neuk, enetzat idazten, edo obeto, egiten ditut olerkiak. Eginda gero, iñork txastatu gura ba'du beren ederra, argitara ateratzen ditut nere olerki-gaiak. Ta edertasunik aski ez ba'dute irakurleak txoratzeko? Or konpon! Olerkari-izenik gabe, baiña ondo biotz lasaituta gelditzen naiz. Nere arloa egiña dut. Nere barneko kezkak-eta, ustu egin bai ditut. Joan zait atsekabea, ots, ats gabea!

        Emazute orain, lipar batez, (eskerrik asko) olerkari ona naizela. Irakurleak, nere idaztieri esker. ba-dute beren edertasun-gosea nun asetu. Irudimena, biotzondoa, ta edersena oparo aberastu zaizkie, nere olermena data-ta. Nere idaztien atzetik ibilliko dira, zoraturik; olerkari-izena ao betean emango didate... Ondo da. Nere biotza, lasaituaz gaiñera, goralpen-pozez gaiñezka bete dut. Edertasuna txastatu ondoren, besteeri erakutsi diet, gorengo bide ortatik ibilli ditezen. Badut olerki-baratzean lanean jarduteko bultzagarri bereizirik. Gizonen gogo-biotzak antzez lantzea ez da lanbide bada-ezpadakoa, bearrezko ta txalogarri baizik.

        Bear bada, geiegikeriren bat esan dut, ez dula edozeiñek ulertuko? Ta zer nai duzu, poesia gatxa egin bear, ezpabere zelan irakuonezkero. Baliteke. Alaz ere. ez dut uste olerkari gorengo danik, bere buruaz osotoro azs tuta idazten dunik. Olerkari izateko, kezka bat, maitasun bat. barneko ar bat bear da; nolabait esateko, enparau gizonen aldean zori txarragokoa bear da izan. Orixe olerkariaren zoriona: besteak baiño zori obekoa ez izatea. (Cum mica salis, adiskide).

        Ta besteak baiño zori txarragokoa izanik, nere ezkutuki ezkutuena, nere arantza zorrotzena, ezin izango diot iñori erakutsi? Zoritxar berria litzake, lengua baiño mingotsagoa. Zer egin? Or dijoakizu, irakurle, nere olerkia... Illun samar dala, idaztune baten ez dula edozeiñek ulertuko? Ta zer nai duzu, nere arantza zulagarriena. ta maitagarriena, ixildu dezadan? Lagun urkoaren miña, veritas et iudicium danean.. ulertzeko gai ez ba' zera, are gutxiago olerkari-izenaren duin.

        Eta ba-dago besterik. Len sentipenak, orain itzak moztu nai dizkiozu nere biotzari, nere gustuari? Ez, arren! Utzi zaidazu edertasunaz gozatzen: sentipenak rnamituz, itz egokienak aukeratuz. Eta arlo ontan, nere biotzak, nere gustuak eta belarriak ere ba-dute zer esanik. Itxi egidazu, arren, olerkari izaten.

        Alabaiña, norbaitek esan du: «...gaur egunean, euskera daukogun estaduan, ez dogula poesia gatxa egin bear, ezpabere zelan irakurri alan ulertzekoa, zelan leidu alan entenidutekoa (sic). Ez daitela Bera-Mendizabal Iztegia erabilli bear» «Ikus: Bizkai'ko ANAITASUNA. 1959-Bagilla).

        Egia da, olerkariak beti izan dutela parte andia erri-izkuntzaren berpiztean. Baiña ez dut uste erriarenganaiño makurtu diralako, erria maillaz igoerazi dutelako baizik, indarra izan dutela izkeraren pizkundean. Ezin ukatu genezake, ordea, olerki errezak egiñaz, neurri baten barruan, ondoren probetxugarriak atera ditezkela izkuntzarentzat. Merezi du saiatzea. Andre-Poesi'ren... eta euskeraren seme geran ezkero.

        Baiña. kontuz. Erri-erriak ez nau iñoiz ere ulertuko, erpiñean nagon bitartean. Ta bere maillaraiño jetxi ezkero, nere «zer» maitagarriena galduko nuke. Nundik asiko? Euskaltzale naizen aldetik olertiari baiño maitasun beiñago zor diot euskerari. (Ba al da olerki-gai oberik maitearen opaz lan egitea baiño?) Au korapillo ezin askatua! Ba-dakit zer egin. Erriarengana makurtuko naiz, maillaz jetxi barik. Igon dezala berak mail bat, nerekin ibilli gura ba'du. Olerki-kontuan, batek bakarrik idatzi dun arren, askok sentidu dutela-ta nago arako: «odi profanum vulgus et arceo». «Zelan leidu alan entendidutekoa»... irakurten eta sentitzen dakitenak, bai.

        Gaizki esanak parkatu, irakurle; eta olerkari txar bat ezetsi dezakezu, orain. Ni, baiña, biotza lasaitu dut-eta, pozik nago.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.