Giz-izakera biak
Etxeberria
I
Au dan mundu arlote izatekua,
bada-ez-padako bide txigorra!
Batzuk dabela dana artzekua,
ta dana beste batzuk zorra.
Dana artzekua, Parabolako (1)
Jaun Gogorrak eban bezela,
erain biar gabe, bestek ez lako
metak ataia janzten zetzela.
Gari-ebatiak iñon sailletan,
indarra nausi, oitura eta
lege ebalako bere inguruetan,
saskarkeriaz eta asarrez beteta.
Ta dana-zorra, Jeriko'rako (2)
bidian zoian Samaria'tarra
zan antzera, zein biar onerako,
naiz iñon soluan, langille azkarra.
Duako, eta gain, biar bada,
bere dirutik ebala ipinizen;
Lapurrak ostu eta makillaka
eratxi bat topaurik ba iltzen.
Osatu ardau-olixuagaz
eta jarririk bere manduan,
jarraixan bera, elortzan oiñaz,
laga eban gero, bake Ostatuan.
Aitzen emonaz an Nausiari
ondo erantzungo ebala beretik,
arazu eta kalte danari,
arte gaixua atara osorik.
II
Dana-artzekua diran gaiztuak,
aurrera zortan euren guztia,
dabela ta eiñgo Jaungoikuak,
ona danetik, euren ordia.
Baiña amar millan parkatutako (3)
Errenterua leztxe gogorra
egun detsazen auzokuandako,
atara-nai oni narrutik zorra.
Beran aldetik, gabe bizixan,
artzekuetatik, txikiña asta;
danekin gaizki, beti auzixan,
ezer iñori ez da parkatu.
Ta dana-zorko biotz onekuak,
berriz, arduraz eta estuturik
ez ete ditun eiñgo artzekuak
gogoz, duan eta alai emon ezik.
Ba sari kontu ta itzultzekotan
emon ezkero, oitu bezela,
zer merezitze emote ortan,
Jentillak ba ainbeste al dabela?
Bardintasuna ba eta legian
bakoitzari opa izan beria (4)
Roman be bai. Zer baña au,
biotzian berotasuna ez da ta amoria?
III
Eta or, mundu au betetzen daben
Giz-izakera urrindu biak;
batzuen utsak, naste aundi baten,
beterik bestien larregiak.
Naste aundi baten, zorigaiztuan
edo zorionez, ziur ez dakit nik,
gizon geienok beko munduan
bietara erdi-erdiz garanetik.
Baiña dudarik, au dana-artzeko
dogun zalia, datorkigula
animalien gandik, arteko
luzero izanda, eizten aula.
Jaunak giñuzen arte bidian
jarri oberutz, ta aiñdu zutindu,
arpegia jaso gorantzian
eta aurreko oiñak esku biurtu.
Nundik zan asi: buru-austiak,
bat auzokuegaz eiñgo gogua,
esan guria, itz asmatziak
ta agertzia Jainkuen antzerakua.
Ta onen ondoren, ez eban lotsia
aurretik, eta jantzi biarra;
ta baldin bai sarritan Narria,
sarriagotan mingor negarra.
Baiña batera, biarra ortzak
moztu eta arindu janaria,
ta laburturik atz-oskolak
aurrerako asmau jatia ogia.
Basuetatiko jarkerak aztu,
odol egarri berua amatau,
kidekuengana naiki urreratu
ta lege alduta, alkargaz asau.
Ta goizeko illun-abarrian letz,
zerbait argitu urrin baten,
irudi jakun guztia berez,
ari dana guretzat gertatzen.
Zein izen askon Jabe, bere izen
danak ba, gauz bat esan guria,
danetik, sortu al gaikezen itzen
barruan artu eziñgo gauzia.
Artara, Paulo'n garbi esanian,
Atenas'ko Jainku Izen bakua (5),
zan izentau nai, Jentill artian,
Jaungoiko bene-benetakua.
Nori detzagun zor geu guztia
ta amen laguntzen guri dansdana;
nundik dogun A gure Jabia,
garala, soin ta arima, berana.
Ta auzokuari, bere artzekua
ordaindutzia dezkundik aiñdu, (6)
or nun zintzuak zorrtan Auzua,
bizi guztian ezinda partu.
Baiña zutindu, jaso arpegia
ta eskuak ñndu arren, diranak
barrutik lengo animalia,
aldian basoko latztasun danak.
Dana artzekua, Otsu'k bezela,
basuen jabe, arkumien gandik;
eurak ezagutzen ez dabela
onbiarkizun bat ez da zorrik.
IV
Eta geienok mundu onetan
arek giz bien nastia garala,
alde aundiok gei ta neurrietan
piztien eta Jainkuen ezpala.
Bizi guztian, zar nai gazterik,
burruka edo guda ososuan,
aldiz galtzaille irabazle aldiz,
gara bakoitxa, geure barruan.
Baiña, joko ontan, aurreratzia,
batian auzpaz ta bestian zutiñik,
Basotikua bende jartzia,
apurka, batera eziñik.
Gaizto-artzekuak atze lagata
erantzutziakin obeto zorrak;
t'Ebangeliua ondo atarata,
berba utsen ordez, egiñaz obrak.
(1) Luc., XIX, 21.
(2) Luc., X, 30.
(3) Luc., VII, 41.
(4) Suum cuique tribuere, erromatarrena.
(5) Act., XVII, 23.
(6) Mat.. XXV. 35.
Londres'en, 5-59
|