L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1959 II (1959-apirila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Ingizko ontziak

 

R. Tagore

 

Egunero, neure ingizko ontzitxoak jaurtzen ditut, bata bestearen atzetik, ur-beera. Izki baltz andiz margotuta neure izena daroie, bai ta neure erriarena be. Eltzen diran ondartza ez-ezagunean norbaitek aurkitzen ba'ditu, jakingo dau arek ni nor nazan... Ene etxeko baratzean azitako siuli-loraz beterik doiaz nire ontzitxoak; eta., ziur nago, goiz-urratzean batutako lore-pipil oneik, gabean, onez elduko dira lurrera.

        Ur ibillian jaurtzen dodaz neure ingizko ontzitxoak. eta begiak zerurantza jasoten dodazanean, arat-onat dabiltzan odeiak ikusten ditut, euren oial zuriak aizez beterik dabezala... Ez dakit nik zerutiko nire zein adiskidek botaten dabezan aize-beera, nire ontziekaz ibilli daitezan... Illunkeran neure esku artean arpegia gorderik, ames dagit, ames nire ingizko ontziak ur gaiñez doazala gero ta urriñago, gau erdiko izarpean. Ames-maitagarriak zuzendu daroez, lillurakorrezko otzaratxoz gaiñezka.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.