Arrantzalea
R. Tagore
Madu ontzidunaren txalupa geldi dago aspalditik Rangun'go kaian, yute-zama banandu barik. Madu'k akuran edo alogerez itxiko ba'leust bera, eun arraun eta bost edo sei aize-oial ipiñiko neuskioz, eta neuk eroango neunke oso eratsu. Ez neunke, baiña, itxas-egingo azoka txaldan orreitara, zazpi itxaoak eta maitagarrien eskualdeko amairu ibaiak zearkatu ta igaro baiño!
Alan be zuk, ama, ez dozu bazter orretan nigaitik negar egingo, ezta alan? Ez naz gero ni izango Ramatxandra lez; arek bada, basora joanda, amalau urte egin ebazan etxera itzultzen! Ni ipuiñeko erregegai izango naiatzu: atsegin yatazan gauzaz ontzia beteko dot, eta adiskide Asu be neugaz daroaket bertan! Eta kanta-kantari zearkatuko doguz zazpi itxasoak eta maitagarrien eskualdeko amairu ibaiak!
Goiz-goizetik, egun-sentian, itxasoratuko gara. Eguerdirako, barriz, zu aintziran bustialdia artzen zagozaneko, gu Errege ez-ezagunaren lurraldera elduak gara aurki. Gero, Tirpurni'ko itxas-adarrari ikutuz, Tepantar' ko basamortua atzean itxiko dogu. Gu etxera biurtu orduko illundua dagoke. Eta guk ikusia oro edestuko dautzut! Eta zazpi itxasoak eta maitagarrien eskualdeko amairu ibaiak zearkatuko ditut!
|