L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1959 II (1959-apirila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Beste ertza

 

R. Tagore

 

Oi!, irrikan ta opa biziz nago ibaiaren bestaldera joan naita! Batel areik, lerroz lerro, banbu-taketetatik lotuta endu dagozan ur-ertzera joan nai neuke; goizero an, ur zear doiaz igeri, areak lepoan, urriñetako solo-lanetara, gizon beargiñak, abere-zaiñak be, talde orruatsuakaz, iñarika igarotzen dabe ura, ertzez-ertz larratzeko. Illuntzean gero, andik biurtzen dira etxera guzti-guztiak, ugarte suileko baso-bedar artean txakalak urubi ta arrama dagielarik.

        Ama, bardin ba'dautzu, nik, andi egitean, enada orren ontzikari izan nai neuke.

        Diñoenez, zingira aparteko batzuk aurkitzen dira ur-ertz garaitsu orren ostean; eta araxe doiaz antza, euriak amaitzean, aate basati saldoak; ur-txoriak be antxe erron oi dabez arrautzak, ertzeko iiatza zarratuan; bai ta buztan-zutak be, antxe itxi daroez euren oin-lorratzak basa garbi-bigunean; antxe, illun-abarrean, olatu gaiñez ibiltera dei dagio samur illargi-izpiari lore zurizko kukutsdun bedar jagiak...

        Ama, bardin ba'dautzu, nik, andi egitean, enada orren ontzikari izan nai neuke.

        Orduan, bai, milla bider gitxienez, igaroko naz ertz batetik bestera, ta uretan dabiltzan auzoko neska-mutikoak arrimen andiz begiratuko daustie. Eguzkia ortzean gorenengo gangan dagokenean, eta goiza eguerdira eldu, zoli-zoli etorriko naiatzu pizkaten, eta au esan: «Ama, emoidazu zerbait jateko!» Arrastian, sartaldea itzali ondoan, gerizak zugatz pean kukutzean, itzuliko naz ni illun-min. Eta ez naz geiago zugandik iñoiz aldenduko, ezta, nire aita lez, urira lanean joateko be.

        Ama, bardin ba'dautzu, nik, andi egitean, enada orren ontzikari izan nai neuke.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.