«Eskerrak Jauna»
Joakin Aldabe
Zuk eskua zabaltzen dezula, ontasunez beteta geldituko dira bazter guziak
Guk merezi dugun aiña ta geigo ematen diguzu: orregatik...
Ud'azkeneko lore,
azken kondakiñak,
zimeldu dira danak.
Agur, klabeliñak!
Zugaitz osto guztiya
Apaiñ ziranak,
adarretik lurrera
dijuaz igartuak.
Gordetzen digu udarak
bere arpegia
ta ez du opako berriz
eder dan argia.
Negu lotan sartzen da
munduen erdia.
Lotan loretegiak
ta lotan mendia.
Zeiñen ongarri, udara,
izan zaitugun, bai!
Utzi gaituzu danok
poztu t'oso alai.
Uda azken sarreran
egiñgo degu jai,
jarri dituzulako
ontasunak nun nai.
Ondu ditu udarak
emaitz nagusiak.
Bete dira nai aiña
tolare-ganbarak.
Baratz igale aukera
an daude elkartuak.
Ona egiz ta ugarik
udak moldatuak.
Zenbat gaztaiñ, mizpira,
urra, udariak
ta beste geigo dauden
mardul ta ugariak!
Bildu ditugu pikoz
gaiñezka saskiak.
Mats-pork'ederrik bazun
maldan mastegiak!
Ogi zuri ta'ona
etxeko labian
erretzen da astero
jateko pakian.
Ari gindezke danok
gogotik lanian.
Berekiñ dakar lanak
ordaiña gaiñian.
Gero negua dator;
egun beltz, illunak.
Laxter negarrez zeruk,
len garbi urdiñak.
Arrats agitz luziak;
egun desberdiñak,
arrats ordu paketsu
lotan atsegiñak.
Sendi bikaiña maian
exeri danian,
goruntz jaso begiak
itxaropenian,
ta esker onak eman ta
Jaunen izenian,
au bai dala zerua
lurraren gaiñian!
Udara itzaltzian, Uda Azkenak
Lixatzen ditu aiziak,
Egua dala ta indar gabia
dauzka bere mesediak.
Arroxkatuta atera ezkero,
izugarrizko kaltiak.
Zure eskuak ederki daki
erabilten ongi aski
aizia, sua ta ur guztiak
diranak neurriz ongarri.
Andik aurrera bildurgarriya,
dira oso kaltegarri.
Zure eskutik iges ezkeroz...
danok gera errukarri.
|