Mamu kontuak
(jolas kantak)
Ondarzubi
Korreta zarretikan
korreta barrira
mamuak kortzelian
erriai begira.
Ai, ai, ai neskazarrak
kai, kai, kai kaixerrak
Ondarru'ko kontuak
ba-dakiz mamuak.
Iparkaletik asi
eta Kalandira
tellatupian jantzi
ziezko erropia.
Brast, brast, brast parrastadan,
tan, tan, tanta bi,
au ezta ipar baltzan
enri zaparradi.
Urten Gururretxetik
eta Pixapera
ba-da eskiñararik
nai kale okerra.
Mar, mar, mar barriketan,
txur, txur, txur atso bi,
ba-dabil kontuetan
saltzia ugari.
Barra punta-puntatik
Iturribarrira
kreisal usaiña sarri
ta arrain koipia.
Txar, txar, txar lazun kumi
txir, txir, txir ixkirak,
bexigu erriari
orraztu agiñak.
Elixapetik berutz
zapata labanaz,
musturrak ausikozuz
txirrist eta laprast.
Txi, txi, txi txirristaka,
ta, ta, ta tatarrez,
mutiltxuak saltaka,
atauak dardarez.
Errekaixetik sartu
nai lestetik ausi,
Kantoipin beti artu
gonian arduri.
Brix, brix, brix errekaixik,
fi, fi, fi kanpaixik,
ipar edo lestetik
beti da emen aixi.
Dotore ta txukuntzat
euki ezagaitik
mundun ezta guretzat
Ondarru lakorik.
Boa, boa, boa arraiñetan,
jo, jo, jo Ondarru!
Zure kale zarretan
egin beti orru.
|