L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1959 III (1959-uztaila/iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Uda-oiartzunak

 

Ayalde

 

                  I

           Ikuspena

 

Etxe zar okertua

        Erreka-gain lantegia

Legenak usteldu paretak

        Aotik apar oria

Barrungo illun beltzia-n

        Kiratsa

        Otza

Urrandik gaitaren soiñu gazia

Goian zugatz beltzak txori beltzak

Zelaiak karebeltzaz estaliak

Urrundik gaitaren doiñu mindua

Agure zikoitzak

        Segaz moztu dik

        Bere jatorria

Claxon iskanbil auts jendetza urian

        Eta zezen-plazetan

Zital-anker gogo-jardunak.

 

 

                  II

      Zuloaga'ko plaza

 

Lengo enarak ezarri dira

Illen abarretan

        Izenak irakur ditzagun

        Burnizko liburuan

Kresala ari da Oroia erdoitzen

Untza ari da Samiña itzaltzen

Eta Aldia pizten Egiaren iiua

        Itxas-aizeak dakarzki

        B.este ill-izenen oiunk

San Telmo komentu zar zurbilla

Oial tantaiez zapaldua

Uzkur dago otoitzen miñez,

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.