Utsa
Ayalde
(Jorge de Oteiza'ri)
Munduz mundu ibilli ondoren
aingura bota duk azkenik emen,
Uranzu-lrun'en,
Oteiza lagun, anaia,
Erti-aintzindari sutsua.
Eta Frantzi'rako Avenida'n
eraikitako etxean
lantzen ari aiz orain.
Or labratzen duk aidea,
Utsa'ri itxura emanik
arri eta burni tartean.
Ire gogoa
ez zaik kabitzen barnean,
irten bai zaik begitik,
illetik, eskutik, larrutik,
ta batez ere aotik
mintza ari aizenean.
Oteiza'ren soiña
kalez kale dabillenean
arno biziaz suspertzeko
Oteiza-gogoa
lantegian gelditzen da,
arri baten utsunean
kokaturik,
atseden artzen pakean,
Ixillaren doiñu eta
Utsa'ren musika aditzean.
Euskel-sustraia!
Erri onem mamia non dago?
Auxe duk nere ustez:
ez cronlech ez dolmenetan,
ez arri koxkor zarretan...
Itxaso bazter-etxetan
ta mendi-baserrietan,
oraindik bizirik baiñan
Uts sakon illunpetara
estaltzera dijoakigun
izkuntz gurean...
Mendi-mendian otea,
botoi oriaz betea.
Jorge de Oteiza, i aiz
ola-gizonen semea.
Ire mailluak ordea
irudimenezko maillo orrek
ez tiriki-taukirik
Utsa moldatzeko joak
ezpaitute soiñurik...
biotzarentzat baizik...
|