Ezteguetan
Egieder
Mutil gaztea, zer egin dozu?
Neskatillagaz ezkondu.
Lengo bizitza pozik agurtu,
andra onagaz alkartu.
Biok batera kistar jokatu
Jaungoikoaren legean,
batak besteri zintzo lagundu
bizitz arazo danean.
Ezkon barriak, ez iñoz aztu
Jaunaren laguntasuna;
Beragaz zertxobait ba-gara gu,
Bera barik ezer eza.
Egun danetan biotza gora
laguntasunaren billa:
Aita on arek ez dau ukatu
bere laguntza ederra.
Gurasoak
Etxeko jauna, lenen alaba
igesi doa etxetik,
bera ona ta mutil bikaiña
zorion giltza izanik.
Bedeinka zazu zeure umea,
zorion utsa oparik;
kontura, baiña, Jaungoiko dala
danen jaubea sortzetik;
Aren menpean bait gagoz danok,
eskerrak egin gogotik.
Guraso kistar beargin onak
ume maitiak agurtzen,
Jaungoikoaren lege ziurrak
ait-amari seme kentzen.
Zuen semeok, gazte leialak,
beti izango sendien,
aurrerantzian pozez betiak,
juango dira ikusten,
maitasun zorra beti umeak
gurasoengan izaten.
Eleizan
Ikusi dozuz eleizan
aldara deunan aurrean
seme-alabak ezkontzan.
Gizon maitea, gazte zolia,
andra barria albuan,
ait-ama-bitxi ondoan,
adiskideak atzean
Eleiza barru erdian.
Au alaitasun indarra!
gorputz ta arima dana
garbi poztuten dituna.
Aldara gaiña loraz jantzirik,
argi ederrak dizdizka;
zeruko Ama begira
aldara goitik gugana,
esker zabaltzen txit ona.
Agur
Goizean argi ederrak
urratu lau illuna;
egun onetan alkartu
senar t'emaztea.
Oi andrea, oi gizona!
zuen poza ta atsegiña,
Jainko legea beterik
euko dozuena.
Bazkari eder gozo bat
izan da gaur emen,
zuen oroimen ederra
dabiltzaz ospatzen.
Bai semea, bai alaba,
jarrai beti goraipatzen,
alkarren urrengo,
aita eta ama maitatzen.
|