Esaidazu, maite!
Motxela
Esaidazu, maite: egia ete da izarrak esan dausteena?
Bart, zeuri itxaroten nengola, zerua ikustatzera jarri nintzan. Izarrez beterik zegon, ozkarbi. Txikiak eta motelak zirean batzuk; besteak eder eta argitsu. Batzuk bakar, ixil egozan; aldratan bilduta beste batzu'k, kiñuka, alkar-izketa bizi baten jardun ba'leukien.
Onetan, nire inguruko ots guztiak ixildu ziran bat-batera eta izarrak neuri kiñu ta barreka. «Guk ba-dakigu nori itxaroten zagozan», esan eustan diztiratsuenak irri-barrez, abots me goxoz; ta jarraitu: «Zuk itxaroten dozun neska orail, begi-urdin, eder ori abotsa ixildu eban gauza izkuturen bat azaltzera duana lez geuretariko bat izan zan, geure aizta, noski.»
«Asieratik, leen itz egin ebanan alboan egoan izar urdinska bat ari zan orain Jaungoikoak ortza sortu zuanetik, autatuta euki dozu zeuretzat emakume ori, izar irudiz. Aunitz gizaldiz itxaro dautzu, biotz-garbi, ortzi guztiari bere edertasuna erakutsiz, dirdira lilluragarriak lurrera edatuz.»
Zurtuta nengoan ni, itzik esateke.
«Begira eidazu begietara aruntzago, ordurarte ixillik egon zan ikatzarri gorriska baten antzekoak aolkatu nindun; ez ete dozu oartu ze dirdira aldakorra daukon gabaz? Izar txiki bana dirudie...»
Begira, esan eidazu, maite: egia ete bart zeuri itxaroten nengola, izarrak esan dausteena?
|