Idazkera
O.
Eder-gaiari ekiñik, idazkera aitatu gendun atzenengo sarrera-lantxoan, au da, idazteko era edo modua nundik datorren eta zelakoa izan bear dauan.
Euskerazko idaz-k-era oni estilo deritxoe erderaz, gerkerako stylos'tik artuta; eta antxiñakoak ol ezkoztuetan idazteko erabilli oi eben eztentxoa besterik ez dogu. Gaur era, gisa, bide, tankera ta abar adi-erazteko darabilgu.
Eta au be, idatzi-tankerari gagokiozalarik, modu bitara artu geinke. Lenen, itz-egin edo idazteko dogun era apartekoa azaltzeko; eta ez ditugu emen izkuntzak berak bere-bere dituan gaitasun iraunkorrak gogotan artzen, bai gauzak bai burutapenak iragarteko esaldi ta itz-jokuak eratu ta korapillatzen erabilli oi dogun azaletiko jantzia baiño. Bigarren, zerbait idaztean, ots, olerki bat, era edo modu berezia darabilgu; geure oldozkun eta biotz-zauskadak iraultzean, kutsu ta zer barrenkoia emon oi dautsagu idazlanari; eta au, gen re zerbait arima zati bat dagiguzan lanetan mamintzea, geure nortasuna dirdir jurtea, baiño ez da.
Eder-eredue dagien irudi, esaera ta abar, geure buruz sortuak noski, eder-lanetan itsatsita lez izten ditugu: taiu onetan egiña tankera berarizkoa dala diñogu, orrelakoa ez ba'da, barriz, arek ez dabela olako berezitasunik. Asmamena ta egipena bear dira, nai ta-ez, goitiko tankera ori jadesteko. Edozein liburu irakurri, idazkera apaiña, ariña, joria, latza ta onakoak aurkitu oi doguz; ta diñogu: orren idaz-tankera (estiloa) argia, zeatza, arroa, txukuna edo samurra da, bekoitzak zelan azeltzen dabezan bere buru-sorpen eta gogaiak.
Geiago, idazkera ez dogu ikur eta antz-irudietan bakarrik billatu bear; ba-dira beste zertzelada, xeetasun eta alderdirik asko be begiragarri ditugunak: idazlan batean daukaguzan apaindura, edergarri, txukuntasun ta garaitikoak, zelai, zugatz, arkaitz, mendi, ur, odei, txori-kanta; giza-irudimenak eio dauan guztia, neurtu ta aztatu dauan dana.
Xeetasun guztiotan daukagu nunbait tankera berezia dagian zer ori. Sandia edo urlia nor dan olerki baten ezarri daunetik atera geinke. Liburu bat, edo olerki bat, pixkat irakurriz gero, laster arin igarri geinke norena den, zeiñek egiña, noren antza ta marra daroen. Margo-lauki batek, zerbait ba'da, margolariaren ez zantzua soil-soilki zati bat dauka ta bertatik igarten dogu arena edo onena dan. Olerkietan, irakurri Lizardi, Orixe, Gaztelu, Bordari nai Jauregi'ren bat, eta beingoan igarriko dozu norena dan: bakoitzak erantsi dautso bere lanari olako zerbait, beste ezegaz nastu eziña.
Odola giza-soiñari bear-bearrezko yako; bardin idazkera be literatur-lanetan. Gure gorputzari odolak dakartso biziteko bear dauna, indarra ta osasuna, berak janaritu ta ezten dau. Odola guztiona da. baiña bakoitzak darabil berea; idazkera be bardintsu, danona izan arren, ba-dau bakoitzak berea, oso berarizkoa, barren-izatetik datorkiona. Ta orrek ezarri daroatso idaz-lanari soiña ta bizia.
Ontera ezkero, idazkera onela bereiztu geinke: norbere barruan sorturiko burutapen eta biotz-ikutuak ele-ederkiro adi-erazteko tankera. Ele-ederkiro diñogunean, berriz, au da aditzen emon nai doguna: eratsu, ta neurriz, bizi ta eder azaldu bear doguzala bururakizun eta biozkadak.
Oar dogunez, idazkera asko dazauguz, idazle ta idazlan aiña edo geiago nunbait. Baiña edozein idazkeratan, naiz jagia naiz laua izan, idazlearen aiurri, izakera ta nortasunez gantzatutako ertz-mugak, ingurumariak eta gaitasunak dakusguz; ots, idazlearen aburu, eritxi, asmo ta gogo biztugarriz apaindu ta eder-likurtez bete-beterik daukaguzan atalak. Bai ta aurkitzen doguz beste margo, lits eta gaitasun batzuk be, idaz-lanaren gun, arlo ta eder-muetari dagokiozanak noski.
Beraz, muiño ontati begira ezkero be, bitarikoa dogu idazkera: 1) Ertilariak bere seta, izakera ta barne-giroari dagokionez, idazlanetan maminduta lez izten dauan era beiñena, berezitasun bere-berea ortik sarri entzun oi dogun gizona bera dala idazkera; 2) idazleak bere lanetarako aukeratu d'itun gaiak edo eder-muetak eskatzen dabezan zer apartekoak. Esaterako, bardin ez doguz idazten rnaite-eskutitz bat eta ziri-olerki bat; naita idazle berberak egiñak izan, gai bi oneik euren gauza berezia debe. Eta gai bardiñean ots, amari buruzko olerki baten olerkari bik, gaia bardiña dauelarik be, ez dabez era berean taiutu ta adierazten amari dagokiozan gauza ta xeetasun guztiak.
Azkenik, zer dogu, ba, idazkera? Izatezko setak osotuta, esan edo idazteko era berezia, bai noberaren asmamen joritik bai aukeratu dan idazgaitik edo arlotik sortua.
Urrengo banakoan azalduko dogu elertizaleak naitaezko dauan idazkera berezi au zelan azi, geitu ta osotu bear dan.
|