|  
              
               
  
 
Oroitzen 
 
  
 
Larreategi'tar Luken 
 
  
 
(KALAMUA mendiko gudaketak, 1936 gn. 
 
urteko iru illabete azkenetan) 
 
  
 
Ainbat guda-mutillen odolez ezetua, 
 
oraintsu ogetairu urte, egon itzan Kalamua 
 
Sarritan bezela, eldu nauk ire tontorrera, 
 
egiñez nere jaieroko mendi-ibillera. 
 
Bada ire edertasuna, atsegin zaidak beti, 
 
garai ontan agolako atsondun eta lorati! 
 
  
 
   Atsondun ta lorati, bai, ta aize emez; 
 
zelai orlegiak, orniturik ardi-arkumez! 
 
Belar-tartean abesten, abots goxoko galeperra; 
 
baita ere, kantari ozentsu dan kilkerra... 
 
Gaur poza dariok. Ez dek ezerreren axol. 
 
Egun aietan, pakearen ordez: su eta odol! 
 
  
 
   Soiñ-azalean, agiri dituk oraindik zauriak! 
 
Lurretik suagak eta aidetik guda-egazkiak, 
 
astindu auten, luzaroan, errukirik gabe, 
 
gudarozte biak, izan nai ziteken, ba, ire jabe. 
 
Eta i gaintzeagatik, au dek negargarria! 
 
amaika gazte ederrek izan ziten eriotz-saria 
 
  
 
   Berriro gudarik ez dezagula izan, lagun; 
 
gaur bezela, mendian, ainbat jai egun, 
 
igaro nai nituzkek bere bidetxidor zear. 
 
Bizitz labur ontan, gerrarik eztiagu bear! 
 
Eta ortarako, Goitik izan dezagun laguntza, 
 
ene Kalamua! euki bear ukek, ik ere, Gurutza! 
 
  
 
   Gurutze apal bat, idazkunarekin, 
 
alde bietako ildakoen oroi izan dedin. 
 
Jaunarentzat, ba, danok gaituk berdin. 
 
  
 
              
              |