|  
              
               
  
 
Lo negargarri... amets zoriontsu 
 
  
 
Igarza'tar Eusebi 
 
  
 
 Zergatik, amaixo, 
 
    Gaur negar, zergatik? 
 
    Aitatxo ez al da 
 
    Sendatu oraindik? 
 
  
 
 Sendatu da, biotz... 
 
    Betiko sendatu, 
 
    Baiñan Jaungoikoak 
 
    Beregana deitu. 
 
  
 
 Ta kaja beltz ortan 
 
    Bidea egingo? 
 
    Aita ez da pozik... 
 
    Oso itun dago! 
 
  
 
    Aurpegia zuri 
 
    Ta ez mugitzen... 
 
    Lenago beiñere 
 
    Etzan ola egoten. 
 
  
 
 Ai!, ai! semetxoa... 
 
    Aitatxo... ba... lotan, 
 
    Gauean zu nola... 
 
    Berdin! ametsetan! 
 
  
 
 Nik, ba... aingeruak 
 
    Ega txuriekin 
 
    Ikusten askotan, 
 
    Ta aitak zer orain? 
 
  
 
 Aingeru taldeak 
 
    Beregana elduki 
 
    Eraman dutela 
 
    Zerura kantari. 
 
  
 
    Jainkoak irripar 
 
    Egin goxo-goxo... 
 
    Ta esan: «Zoriontsu, 
 
    Ene morroi zintzo! » 
 
  
 
 Eserleku dio an 
 
    Eskeñi beretzat
 
    Ta beste bi erakus, 
 
    Semetxo, guretzat. 
 
  
 
 Ta noiz esnatuko 
 
    Ba, ama, aitatxo 
 
    Amets polit ori 
 
    Guri kontatzeko? 
 
  
 
 Aita, betiko lo... 
 
    Ta esnatu ezin... 
 
    Zeruan bilduko 
 
    Biok berarekin. 
 
  
 
 Goazen, ama, goazen 
 
    Aitatxon ondora, 
 
    Geigo ez negarrik... 
 
    Ta goazen zerura! 
 
  
 
              
              |