|  
              
               
  
 
Perretxikoa eta barea 
 
  
 
Arrugain 
 
  
 
Arezti zabal eder batean 
 
Perretxikoa erne zan. 
 
Gabaz garoak, egunez euzkik 
 
Jaboten eben guri-mardulik 
 
Bedar-oroldi artean, 
 
Ardura biziz zuzea. 
 
Egun sentian, bare zikin bat 
 
Urbildu yakon izilka; 
 
Bere ondoren, adur lorratzaz, 
 
Zabaltzen eban bidetik atsa 
 
Zikinduz guztiz basoa 
 
Erion lerde likitsaz. 
 
Perretxikoak oartu eban 
 
Aldamenean gelditzen, 
 
Nogana zatoz? ots egon eutson. 
 
Nogana zatoz, pristi likitsa, 
 
Itxura zantar orretan, 
 
Mendi-zelaiok atsitzen? 
 
Zoaz neugandik, zoaz, likiña, 
 
Asun arlora bizitzen; 
 
Sastegi dozu toki berengi, 
 
Antxen dituzu lagun ugari 
 
Zeu lango saskelizikiñak, 
 
Lizun artean murgiltzen. 
 
Barea narraz, bedar artetik 
 
Zuza gaiñean jarri zan; 
 
Aren gorputza likistu naiez 
 
An ekin eutsan, sutsu joranez 
 
Lerde likitsok jaurtirik; 
 
Baiña zuzeak emon edena, 
 
Ta narraztia, blaust! erori zan 
 
Zuza gaiñetik lurrera. 
 
  
 
  
 
Ondorena 
 
  
 
Gizon artean badira, gazte, 
 
Barakarroak ugari; 
 
Izil-mizilka etorko yatzuz, 
 
Sarri laztanka, maiteki antzu, 
 
Guzur politen sortzaille, 
 
Gogo-biotzen galgarri. 
 
Artu eredu perretxikoa, 
 
 Jaurti zugandik legena, 
 
Ez emon toki biotz barruan, 
 
Suspertu, arren, zure zentzuna, 
 
Askatu, maite, gogoa 
 
Ondamendian jausi baiño len 
 
Atara laster edena. 
 
  
 
              
              |