L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1959 IV (1959-urria/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Dana ez ikusi

 

Zulueta

 

Ama alboko erritik,

aita goldaketan,

neskatillea dago

etxeko arduran.

 

Gaztetxua be ba-da,

ta dana nai ikusi;

kuka etxian dala,

esneak igesi.

 

Katuak arasatik

okelia ostu,

katua jotearren

azpillak apurtu.

 

Ama etorri da-ta,

aita be aurrean,

neskatillia makur,

negar-zotiñean.

 

—Ara —diñotso aitak—

emendik ikasi,

ona izan zaitezan

dana ez ikusi.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.