Jerusalem argitsua (1)
euskaratzailea: Etxeberria
Jerusalem argitsua,
bake egizko iduria;
Errege aundian tronua,
zorunezko Jauregia.
Zenbat Igarlek jasua
odetan Maitegarria!
Arrilandu legun-legunez
ikusgarri amaituta,
arriargiz, urrez ta adamaz
danera apaindu-utza;
atiak brizt-brizt perlakaz,
ataiak urrez biztuta.
Or, eten bako soiñua
aleluia kantatzen;
beti Jai-aundi alaitsua
festari ospatutzen;
dana garbi, dana osua
dozuna zuk agertzen.
Iñoiz odiatu, egualdia
txartzen ta giro epela;
zuk beti Eguerdi, euzkia
geldi ba'litz bezela;
Gaurik ez, oro pozgarri,
nekatu bat ez dauela.
Uda-barri loratsua,
urtia orla iraunik;
Udan, aukera gozua
zabaldu-nai danetik;
Uda-azken, goi-garbikua,
izotzen bildur barik.
Txoritxuen kantutiko
jakun gozotasuna,
soiñu alkar-aitu-ongiko
otsen ezten eztiduna;
asko obe zuk, zure erriko
baztarretan dozuna.
Zugan, gaztetako indarra
ez da gero gitxitzen;
Zarrik, t'Eriotz goiztarra,
ezta izango or frutu batzen;
Etorkizunik, Gaur-zarra
ez dala or igarotzen.
Aragi aindugurakua
ez da izango or nausi;
soin barri txit gogozkua
Adimenak bere azpi;
gorputz ta zentzunen
sua Errazoian lagunki.
Iturri bizi bat zugan
ondasun guztiena,
nun-nai guztia norberan,
jabe neu gauza danena,
naiz gorputzan aukeran
naiz begira adimena.
Denboren beti-izatiak
beste orkuk iraungo dau.
Zorioneko irauntziak
einda gero aldatze au!
Aingeruak kide guriak
eta ziranak salbau.
Ara zer zorioneko,
ni naizen giza argala,
neiñian izan soiñeko
arekin, ez-makala,
eder eta osasuneko,
zartzerik ez dodala!
(1) Kantu au, beste bere antzerako bigaz, zaldunen denboretako latinian XV'garren gizaldikuak ustez, dira atarata Karlsrhue'n dan eskuzko liburu zar batetik. Tomas Kempis'kuan aztarrena dakarrela, dirudi.
Londres'en; 1959'ngo Urrillian.
|