Odol-tantua!
Aste Santuko Ipuña. Itz-neurtuz
Abeletxe
I
Noemi hebreatar andra gazte zan lez,
Semea sortu nai zun ama izan naiez;
Lau urte ezkonduta bere seiñan galdez,
Baiña Jaungoikuak tartean eman ez.
Emazteak seiña nai, senarrak naiago,
Irain zorrotzak aitzen asita bai dago
Gizonak maiz kalteak bere kolkorako
Jainkoan naiarekin pozik eztalako.
Lau urte pasa ziran, ta bosgarrenean
Belarriak zauriz miñen ziranean,
Noemi or datortso, zorau bearrean,
Semea dakartsola besoen tartean.
Senarrak artu dau-ta, laztandu biziki,
Aurtxo ederragorik amesak eztaki,
Itxas-aparran antzo, azal zuri-zuri,
Masaillaren gorrizka, eguzki-eguzki.
Orra nundik ta nora diraden kontentu
Nai zutena oingoz egin dute lortu,
Zuten egarri ori dutela asetu
Naigabea zorion zaiote biurtu.
Zoriona zorion, zorion sendia
Osasuntsu ikusiz semetxo maitia
Mutikoa konkontzen, jolasten asia
Ain justu be oraintxe dator naigabia.
Urte bi juan ziran da, itz bat etzun esan;
Gurasok kezkaz zeuden, arritzeko etzan.
Artu zuten semea: «Oraintxe goazan,
Sendagille on batek arakatu dezan».
Osagilleak aurra arakau zuneko
Izigarrizko gaitza zeukan azaltzeko
Seme onen abotik, garbi esateko,
Ama-Aiten izenik ez dezute aituko.
Zer dala-ta, baiña? ¿Ez al degu jakingo?
Zuen semetxo au gor da mutu dalako.
Orra zorionaren argia illundu;
Zoriona nun dagon asko eztakigu;
Noemi intzirika urrikaz daukagu,
Ezta gezur-negarra, zegaitia badu.
Beraz, sendi gaxua itxaropen gabe,
Berezko gaitz orrentzat munduan eztabe
Ez erremedio ta sendagille bat be;
Izigarrizko gaitza... Eriotza obe!
Baretu da Noemi, la onela dio:
«Ez sendagille eta ez erremedio
«Negar eitiak ere eztaula balio,
«Erruki zadi Jesus, nere amodio!»
II
Aldi artan Palestina'ko zeruko eguzkipetan
Kristo'ren fama bor-bor ebillan erriaren ezpanetan.
Gezur? Egi? Batzuk ez siñis nai,
Geienak siñis benetan.
Mutuk ez-eze. illak eurak be
Jartzen zitula izketan.
Ama naigabetu orreri
Bor-borrak poza damotsa;
Senarrarengana zuzenduz
Arrenka orla diñotsa
Arren dagitzut, arren,
Senartxo biotza,
Utzi nagizu joaten
Jerusalen'rantza,
Kristo'gan dagolako
Gure esperantza.
Jerusalen urrun da
Semeaz joateko,
Bide luze oietan
Zindezke galduko.
Senar maite, utzi nazu,
Etzara damutuko;
Arantz-onantz, gau ta egun
Berak gaitu zainduko.
III
Noemi'k badu orain, badu bai baimena,
Baimena badu eta baita be kemena;
Bidetxo bat artu dau, bide laburrena
Bide laburren ori amar egunena.
Bidea bide-zidor, zigorra bidea,
Sugea lez okerra, oker ta luzea,
Batzutan legor samar, bestetan ezea,
Gorantz edo berantza, sarri aldapea.
Egunak eguzkitsu, gabak izar-zelai,
Gabazko ozkirriak dar-dar erain be bai;
Gabaz lo-egin eta, egun-araiz jarrai,
Neke oneik zertxobait balio al badai.
Egunak juan dira-ta, biarkoaren zai
Nekeak azaltzea ez dutelarik nai,
Urrundik Jerusalen biak dute nabai.
«Antxe da dio amak Kristo gure anai!»
Kristo anai degu, izanik Jainkua.
Amak arrazoia du, anai begikua,
Gaur osteguna da ta biar barikua.
Nai nuke arki balei bere «Medikua».
Bariku goizean goiz, eguna sentitu,
Noemi semeakin laster da zutitu,
Eguzki epeletan bidea jarraitu,
Jerusalen'go arriak oiñ-azpitan ditu.
Kaletan sartu da-ta, jendia artega.
Ango iskanbilla! zer jazo ete da?
Birauak aitu ditu, zemaiak onela:
«Gora Barrabas eta Ori il daiela!»
«Zer ote degu baiña, jende pilla ori?»
Noemi'k galde dio bere buruari,
Eta jakin gureaz oiu andra bati:
«Esan zer jazotan dan ama gaxo oni!»
Zer jazoten dan ezta errez esatea,
Gaiztotuta dabiltzu uriko jentea,
Gaiztorik gaiztoentzat zabalik atea,
Gizonik onenentzat barriz giltzapea.
«Eztautzut ulertuten, ene andratxua;
Urrik emon be ez naz Jerusalengua,
Urrunetatik nator ziatz nekatua,
Kristok senda dagistan semetxo mutua».
Kriston billa zatoz? Andratxo gaxua!
Siñis zaidazu dala oso berandua;
Atzo eriotzakin zenun epaitua,
Tuterraz daramate guztiz zauritua».
«Zertan dezake baña Jesus'ek erratu?»
«Kulpatxu bat iñortxok ez dio aurkitu.
Pilatos'ek berak be eskuak garbitu,
Itxaropen kizirik etxatzu gelditu,
Oba dezu etxerantz oiñ orreik mobitu».
Entzun duanarekin ez gaitezan mira
Noemi arri dago gorantza begira,
Ezin ditula oiñak etxerantza jira:
Ama orren odolak ur biurtu dira.
Gaxoa antxe dago tantaia lez zutik
Bularrean semea damala josirik;
Odolak berotzean ausardiz beterik,
«Ez naiz joango dio Jesus ikus barik!»
Eta auldasuna indar biurturik,
Ukaonduekaz bide zabaldurik
Erromatar soldauak
Utzi arriturik.
Bapatian artu dau sendo abiada,
Aitiaren batian Kriston aurrian da.
«Jesus!! ona emen nere semea!»
Noemi'k diñotso.
Ta Kristo gizajoak begiratu dautso,
Begi zerutar aiek oso dagoz lauso,
Begitadea baiña, ene! gozo.gozo.
Jesus'ek igarri dau andrearen naia;
Eskua luzaturik beragana doia;
Orduan soldaduak asarratu baia
Ugalezko zigorraz jo-erazo beia.
Andreari be bultza, ez diteke pasa,
Jesus lurrean artzen ozt-oztan arnasa.
Andrea intzirika, erriak par lasa.
Uraxe giroaren, giro barrabasa!
Kristo lurran ganean beia jota datza;
Erriaren orroiak dirudi arrantza.
Lotsagabe diñotso: «Altza adi, altza!»
Norbaitek arpegia txistuz loitu dautsa.
Zutitu danekoxe ostikoka bultza,
Sokatik beste batzuk tira aurrerantza;
Inpernukoak dira gaizto aiek antza.
Nora ote daroe mendia gorantza?
Bitartean Noemi, antxe dago geldi,
Arrizko iduri bat degula dirudi; B
ere aurrean bai da Jainkoa erori,
Begiak josi dautsoz jo duan lurrari.
Begiak lurrean ta Kristo'gan burua,
Nun ote dabil amaren pentsamentua?
Lurrean ikusi dau gauz dizdiratsua,
Gorri-gorria bera, pitxi antzekua.
Lurrean dan pitxia ezta mundukua,
Mundukua ezta-ta, bai da zerukua.
Axe da sendakaia! Ene Jaungoikua!
Kristok ixuri daben ODOLAN TANTUA!
Odol-tantua beian ikusi dauneko
Noemi'ren biotza irakiten dago;
Kiñuka semeari adierazi dautso
Tantoaren aurrean belaunikatzeko;
Ondoren eskutxoak lurrean jartzeko
Ta mingaintxoarekin odola batzeko.
Semeak odol-tanta miazkauz batean
Mintzatzen asi iatzu aingeru antzean:
«Amatxo! Auxe da gauzearen gozua!»
«Bizi bedi Kristo gure Jaungoikua!
Zer diñostak, seme, nere kutuntxua?»
«Auxe dala auxe, gauzaren gozua!»
«Emoistak, kutun orrek, emoistak abua,
Indartu dagiadan neure soin auldua».
Artu dau semea ta, aboak alkartu,
Mosu santuagorik ezta ezagutu.
Noemi bereala berriro indartu
Ta antxitxika baten Jesus'i jarraitu.
Eta semetxoak abo txiliñakin
Berriketa gozoan ekin eta ekin:
«Zoaz astiro, ama, astiro al dala;
«Eztozu igarten jausiko zarala?»
Zeinbat eta geiago semeari entzun
Ama zoramenean murgiltzen zitzaizun;
Nai zuan milagrua iritzia bai zun.
Jesus! Jesus! ta Jesus!, beste itzik etzun.
Jesus'i eskar egin bar diola-ta,
Mendia-gora dua arrapaladaka;
Nekatzeke dabillan itxuria daka,
Gogorra izan arren mendiko aldapa.
Mendi aren bizkarra orrela ibilliz,
Golgota'ren gaillurra jo daunean begiz,
Semeak besotatik egin dio irrist,
Jesus ikusi bai du gurutzan dindiliz!
Ikuspegi gogorra, ez daiteke siñis,
Jesus gurutz-ganean, gurutzen dindiliz!
Jendetzak inguruan burlaz eta irriz,
Bi lapur dituala ezker ta eskubiz.
Baita be ikusi dau soldadu bat zaldiz,
Lantza sartzen diola arra baten neurriz.
Noemi'k oartzean jazokun beltz ori
Negarrezko urrizka txilioa dagi,
Ta konorte galduaz lurrera erori,
Lurrean semetxoak amari karisi,
Onen ille nastuak apainduten asi
Ortarako dauzala amar-atz orrazi;
Aingeruen ipuin bat kontatzen be baki,
Baiña Jesus il danik gaxoak eztaki!
IV
Seneratu edo da Noemi onetan;
Berekautan bezela asi da izketan:
«Zaldi bat datorgula azkar lau anketan?
«Gu etxeratuteko bere bizkarretan?»
Semetxoak oartuz, galdetu kezkatan:
«Amatxo kutun orrek, zer dozu kaxketan?
«Burua galdu dozu, ala amesetan?
«Itxartu zadi, ama, ez jardun orretan».
Amesa ezta, seme, nabiltzu benetan.
Zeiñekin zagoz baiña, nogaz berriketan?
Aingeru bat daroat neure begietan,
Egaz etorri baita ego zurietan.
Beenetan?
Benetaren benetan.
Eta zer diñotzu?
Eztakit, seme, ulertuko bozu;
Baiña orla ta bere entzun egidazu:
Kristo zauritu duan soldauan zaldia,
Ikusirik ein duten basatikeria,
Uxatu ein omen da, lotsariz betia,
Eta galopan artu gagozan bidia
Ankaz-gora utzirik bere nagusia.
Guzti orrek, amatxo, zer nai esatia?
Zaldi orrek nai dula guri laguntzia.
V
Zaldia eldu iatzu bi gaxoekana.
Burua makur dakar, makurrik buztana;
Belaun biak tolestuz, makurtu da dana;
Bere gain artu ditu, semea ta ama.
Zaldiak zutiturik asi bere lana,
Ama-semien zama poliki darama;
Noemi an daroa senarrarengana,
Seme txoliña barriz bere aitagana.
Zaldia ikusiaz trakatra arinka,
Angeruak au diño burua erainka:
«Ikuspide sakona, bardiñik eztauka,
»Gizonak pizti antzo, Jaunari burlaka,
»Aberea zentzunez makurrik saltaka,
»Jazo dan gogorraren arduraz Iotsauta;
»Aren gain ama-semek alkarri laztanka,
»Zeruan angeruak illetak kantaka,
»Kristo gurutz-ganean besoak zabalka!
»Il duteneri ere diotela parka!!»
|